Punta Begoña se erige como parada obligatoria y única en Getxo, dentro del intenso y rico programa de este festival de arquitecturas donde podrás descubrir los edificios y espacios más representativos de la ciudad a través de su patrimonio arquitectónico.
Galeriek ondarearen, arte-sorkuntzaren eta herritarren parte-hartzearen arteko topagune gisa sendotzen jarraitzen dute. Gaur egun Areto Nagusian, Monumentuen Sarbidean eta Flysch-aren haitzuloan garatzen den zaharberritzeari esker, monumentuaren distira berreskuratuko da, monumentuaren kultura-erabilerarako aukerak handituko dira, Getxoko ondare- eta kultura-erreferente nagusietakoa den aldetik duen eginkizuna indartuko da eta haren gizarte-funtzionaltasuna nabarmen handituko da; horrela, Galerietan jarduerak garatzeko proposamen interesgarri ugariei erantzun ahal izango zaie.
Bere hamargarren urteurren honetan, OPEN jaialdiak bilakaera bizi izan du oraingo edizioan, arkitekturari buruzko begirada zabalagoa eta irekiagoa eskaintzeko helburuaz. Gaur egungo praktika arkitektonikoa inoiz baino anitzagoa dela jakinda, programak begirada hori zabaldu nahi du beste arkitektura batzuk erakutsiz. Espazioak irekitzen jarraitzeaz gain, arkitektura egiteko modu berriak ikusaraziko dira, azaleratzen ari diren ikerlanen begiradatik eraikuntzarik gabeko arkitekturetara, lanbidean jarduteko gero eta agerikoagoak diren modu alternatiboak erakutsiz.
Urriaren 3an eta 4an, 10:00etatik 15:00etara, Punta Begoña Galeriek ateak irekiko dituzte. Bost ordu horietan, Jaialdiko boluntarioek bertaratzen diren pertsonak gidatuko dituzte, berrikuntza arkitektonikoaren eta ondarearen iraunkortasunaren aldeko ibilaldi batean.