gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Zientziatekan aurkeztu dugu Punta Begoña proiektua

Joan den maiatzaren 24an Zientziateka konferentzia zikloan izan ginen, hilabetero EHUko Kultura Zietifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak gaur-gaurko gai zientifikoak  hedatzeko antolatzen dituzten  hitzaldiaetan, alegia.

“Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoña Galeriak” izeneko solasaldiaren bidez (gaztelaniaz), proiektuko EHUko ikertzaileen taldeko lau kidek zehatz-mehatz azaldu zituzten, zer-nolako erronkak izan ohi dituzten eguneroko lanean, eta ikerketaren lehen faseko aurkikuntza nagusiak erakutsi zituzten. Lehen fase horretan, hain zuzen ere, eraikina zenbateraino den egonkorra egiaztatu dute, hondatzearen kausak detektatu dituzte, kalteak zenbaterainokoak diren kalkulatu dute eta neurri zuzentzaileak proposatu dituzte.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Punta Begoñak, berriz ireki zenetik, 100.000 bisitari baino gehiago izan ditu 2024an
2025. urterako, eraikinaren bilakaerari, obrari eta historiari buruzko ikus-entzunezko eta erakusketazko edukiak gehituko dira.   2024. urtean zehar 100.000 bisitari...
BISITA ERREKORRA PUNTA BEGOÑAN
Denboraldia amaitzeko bi hilabeteren faltan, bisitarien kopuruak 2017ko gainditzen du dagoeneko. Pasa den apirilean bisiten denboraldia hasi zenetik, 13.000 lagun...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.