gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

BISITA ERREKORRA PUNTA BEGOÑAN

Denboraldia amaitzeko bi hilabeteren faltan, bisitarien kopuruak 2017ko gainditzen du dagoeneko.

Pasa den apirilean bisiten denboraldia hasi zenetik, 13.000 lagun pasa dira dagoeneko Punta Begoñako Galerietatik.

Eguraldi txarragatik hasiera aldakor baten ondoren, bisitarien kopurua gora egiten hasi zen maiatza, ekaina eta uztaila bitartean, abuztuan eta irailean goia joaz, gehienbat Punta Begoñan aurrera eraman diren hainbat ekintza direla eta.

Hau guztiaren albiste positiboena da, gorakada honek jarraitu egin duela udazkenean zehar, horren adibide, urrian Galeriak 2.000 lagun inguruk bisitatu dituztela. Bisiten errekorra Zientzia astearekin iritsi da, erabat bete da aldez aurretik antolatutako txandetan, eta baita Punta Begoñak antolatzen duen saritutako bildumen erakusketa Bizkaiako Diseinuaren Astean ere, Getxoko diseinu estudio aipagarrienen aurkezpenetan.

Bisitarien profila oso zabala da: bertakoak, turistak, ibilbide espezializatuak profesionalentzat, heziketa ziklo guztietako ikasleak, antzerki ikusleak, performance artistikoak, erakusketak, dibulgaziozko tailer zientifikoen parte hartzaile aktiboak, aurkezpenak eta gizarteekintzak…

2018.urteak bere-bizikogarrantzia izan du Punta Begoña topaketa gunea dela ulertzeko, bisitatzeko, ezagutzeko, deskubritzeko, baina baita parte hartu, proposatu eta garatzeko ere.

Bisitarien jatorriari dagokionez, gutxi gorabehera %70a Euskaditik etorri da, gehienak Bizkaitarrak. Beste %30a Estatutik etorri da, %21ª, eta atzerritik %9a. Estatutik etorri direnen artean asko Madril, Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Andaluziatik gerturatu dira. Landu beharreko gaia da, inguruko probintzietatik jaso den bistari kopuru txikia.

Bistarien %94aren iritziz bisita oso gomendagarria da, eta %83ak dio errepikatuko lukeela edo errepikatuko duela.

Bisitek irekita jarraituko duteUrtarrilerarte; datozen asteetako puntu erakargarriena Punta Begoñako saloiaren aroztegilan nahitaezkoa izango da. Esku-hartzea tailer ireki moduan aurreikusten da, didaktikoa. Honek XX.mendeko gunerik erangikor eta ezezagunaren historia eraikitzailea eta bitala ezaguteko aukera emango du.

 

 width=

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Ondareari buruzko 2017ko Europako Jardunaldien barruan, urrian bisita gidatuak egin ziren Punta Begoñako galerietara
Punta Begoñako paisaiaren bilakaera Paisaia baten aurrean jartzen garenean, askotan, ahaztu egiten zaigu paisaia biziduna dela, gizakiaren eta ingurunearen etengabeko...
Punta Begoña, Zientziatekako solasaldietan
Datorren maiatzaren 24an, Zientziateka hitzaldi zikloaren harira, hitzaldi bat emango dugu Punta Begoña Galeriei balioa emateko prozesua azaltzeko. UPV/EHUko Kultura...