gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

George Harrisonen, Scorpionsen eta Roy Orbisonen musika Punta Begoñan

Ehun pertsona inguru hurbildu dira atzo, 2017ko ekainaren 12an, Punta Begoña Galerietara Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaiera ospatzeko eman duten kontzertuaz gozatzeko.

Musika eskolak kurtsoari amaiera emateko galeriotan jotzen duen bigarren aldia da. Izan ere, iaz kontzertu bat eman zuten Mario Clavell Larrinaga irakaslearen txirula eskolako ikasleek. Esperientzia oso ona izan zen, bai inguruneagatik, bai galerien euren xarmagatik eta udalerriarentzat duten ondare balioagatik, bai musika, arkitektura eta historia uztartzeko egon zen aukerarengatik.

Aurten, lehenengo zatian, XVI. eta XVIII. mendeetako dantzak taularatu dituzte, besteak beste Susato, Händel, Bach eta Arbeau musikarien lanekin; bigarren zatian, berriz, rockaren klasikoak jo dituzte, hala nola George Harrison, Scorpions, Roy Orbison eta Creedence Clearwater Revival.

Oraingo honetan, berriro ere irakasle beraren ikasleak izan dira protagonistak, hala lehen mailako hasiberriak nola beteranoenak, eskolako beste bi ikaslek lagunduta: Ibai de Miguelek bonbardinoarekin eta Ellande Franciscok perkusioarekin.

Balioan jartzeko proiektua

Getxoko Punta Begoña Galeriak XX. mendearen hasierako Bizkaiko eta Euskadiko eraikinik esanguratsuenetako bat dira. Ondare gisa duten balio ukaezina kontuan harturik eta gaur egun degradatuta daudela ikusirik, Getxoko Udalak eta UPV/EHUk proiektu bati ekin diogu galeriok lehengoratzeko eta haiei balioa emateko xedez.

Ikerketa lanekin bat, lanok sozializatzen hasi gara. Pixkanaka mamitzen ari dira herritarrek galeriak erabiltzeko aukerak, eta, horri esker, eraikin enblematiko hau nortasuna sortzeko leku horietako bat izango da. Hori dela eta, gero eta ekitaldi eta jarduera gehiago antolatzen dira bertan: erakusketak, argazki bildumak, dibulgazio jardunaldiak…

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Elorrieta Erreka Mariko Turismo ikasleek Punta Begoña bisitatu dute... eta guk baino hobeto kontatu dute
Erakargarri turistikoak identifikatzeko eta kakoarekin aurkezteko etorkizun handia dutela erakutsi dutenez, haien berri transkribatu besterik ez dugu egiten. Turismo gidaritza,...
EITB Punta Begoñan euskal kulturaren topagune gisa
“Musikaren bidez, gatazkak bizi izan dituzten lekuak adierazi nahi ditugu. Hasi dugu bidaia Punta Begoña Galerietan””. EiTB Kultura euskal telebista...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.