gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Arkeologiaren Hamabostaldia Punta Begoñan bere milaka urteko historia erakusteko

Punta Begoñan aurkitutako historiaurreko aztarnategiaren indusketa arkeologikoaren hirugarren kanpaina jarri da abian.

Bertan, gune horren milaka urteko historia erakutsiko da, “Arkeologiaren Hamabostaldia”-ren programaren barruko hainbat jardueraren bidez. Programa urriaren 28tik azaroaren 13ra egingo da. Bisita gidatuak egingo dira indusketa arkeologikorako sarbidearekin eta eduki historiko zabalduekin, arkeologia-bisitaldiak “lehen pertsonan”, ikertzaile-taldearen eskutik, eta belaunaldien arteko tailerrak “Ondarearen esploratzaile”-entzat. Diseinatutako bisita eta jarduera horiek indusketa ireki eta bizia erakutsiko dute, Punta Begoñaren berreskuratze integralerako eta birfuntzionalizazio sozialerako proiektuaren paisaia- eta historia-testuinguruan.

Quincena de la arqueología en Punta Begoña

Hamabostaldian zehar, bisitariek duela 4.800 urteko kalkolito-aroko kokalekua ezagutu ahal izango dute, gizartea eraldatzeko une garrantzitsua, non gaur egunera arte iritsi diren bizimodu berriak agertzen diren.

Historiaurrean ere leku hori paisaiaren gune estrategikoa zela, eta bertatik kontrolatzen zela lurraldea”.

Aurkitu eta aztertu diren aztarnek Punta Begoñan erakusten dute gure lurraldean izandako aire libreko lehen giza kokalekuen adierazpen nabarmenetako bat, kobazuloetako bizitokien ordez. Erradiokarbonoaren analisien arabera, kokalekua duela 4.827 urteko kalkolito-arokoa da.

Punta Begoña Fundazioak hainbat jarduera programatu ditu gizarteari, in situ eta arkeologia-taldearen eskutik, gure historiako une erabakigarri hura, aurkikuntzak interpretatzeko gakoak eta haien garrantzia erakusteko. Bizkaiko herri haiek zergatik atera ziren haitzuloetatik eta zergatik erabaki zuten Punta Begoñan finkatzea”, adierazi du Amaia Agirre fundazioko lehendakari eta Getxoko alkateak.

Arkeologiaren Hamabostaldia urrian Ondarearen Europako Jardunaldiak egin ondoren programatu da. Jardunaldi horiek erabilgarri zeuden edukiera guztiak bete zituzten, eta txanda berriak prestatu behar izan ziren. Txanda horiek ere osatu egin ziren.

Galeriak berreskuratzeko eta balioesteko prozesua hasi zenetik, 70.000 pertsonak parte hartu dute esku-hartzearekin batera garatutako jardueretan, eta kultura- eta ezagutza-turismoaren proposamen bat sortu da, Eusko Jaurlaritzak aurten turismo-baliabide jasangarriaren eredu gisa aitortua eta Bizkaiko Foru Aldundiak Lurralde Historikoko erakargarritasun turistiko nabarmenenen katalogoan txertatua”, Amaia Agirrek.

Historiaurreko aztarnategiari buruzko ikerketa zuzentzen du: Cátedra UNESCO de Paisajes Culturales y Patrimonio, UPV/EHU

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Paisaiaren Gestioan Masterra. Ondarea, Lurraldea eta Hiria, UPV/EHU.
Azken asteetan, Punta Begoña Galerietako obren garrantzia arkitektura eta eremu kulturaleko hainbat eremuetan aintzatesten ari da. Javier Martin Ramirok, Sustapen...
Exposición Ría del Nervión. La vida entre mareas, en Punta Begoña (Getxo)
Punta Begoña, Abrako zaindaria
Galeriek eta Itsasmuseum Bilbaok Nerbioi itsasadarreko bizimoduei buruzko erakusketa aitzindaria antolatu dute Bihar larunbatetik, hilak 9, eta urriaren 8ra arte,...

Sarrerak agortu dituzue. Eskerrik asko!