gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Punta Begoña Fundazioa, kudeaketan % 100eko gardentasunaren bila

Punta Begoña berreskuratzeaz arduratzen den erakundeak egiaztatzen ditu Estatuko fundazio gardenenen artean kokatzen duten baldintzak.

Uda hasieran, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak topaketa antolatu zuen Onura Publikoko Fundazioen eta Elkarteen Berrikuntzari buruz, bertan sektoreko 80 bat erakundetako arduradunak eta ordezkariak izan ziren.

FUNKOk, Fundazioen Euskal Konfederazioak, antolatu zuen, eta Deustuko Unibertsitatean, Deusto Business Schoolen, garatu zen.

“Erregistroaren eta Babeslaritzaren alderdi garrantzitsuak eta berritasunak eguneratzea” atalaren barruan, Euskadiko Fundazioen gardentasunari buruzko datuak eman ziren, horretarako beharrezkoak diren baldintzak bete daitezen sustatzeko helburuaz. Horien artean, datu garrantzitsu hauek nabarmendu ziren bereziki:

  • Kezkagarria da fundazioen % 20k ez duela webgunerik.

 

  • Gainerako % 80 horretatik, laurden batek baino ez du txertatzen webgunean oinarrizko informazioa, gardena izan dadin: estatutuak, patronatuaren osaera, urteko kontuak, kontuen auditoretza-txostena, aurrekontuak eta jarduketa-plana, oraingoak eta aurrekoak.

 

Egoera horrek Punta Begoña Fundazioa bere kudeaketan eta garapenean fundazio gardenenen % 20ren artean kokatzen du.

 

Baina Fundazioak aipatutako informazio guztia, euskaraz eta gaztelaniaz, pertsona ororen eskura jartzeaz gain, hiru hilean behin, formalizatutako kontratuen zerrenda ere argitaratzen du, gutxieneko aurrekontu-mugarik gabe, betez eta gaindituz 5.000 eurotik gorakoak argitaratzeko arau-betekizuna.

Era berean, Jardueren Memoria argitaratzeko oinarrizko eskakizuna gainditzen da, webgunean denbora errealean txertatuz jardueren deskribapena eta garapenari buruzko informazioa, Memoria bera osatzen joango den eduki gisa, eta hori ere sarbide publikorako argitaratuko da.

Gardentasunarekiko eta Fundazioaren jarduerak gizarteari transferitzearekiko konpromiso gisa, prozesu integrala SGS International mundu mailako enpresa liderraren auditoretzapean jarri da. Ondorioz, entitateak egiaztatu du Punta Begoña Fundazioaren ekintzan Garapen Iraunkorreko Helburuak bete direla eta eraginkorrak direla, eta gardentasunaren, ezagutzaren transferentziaren eta parte-hartze sozialaren irizpideak baloratu ditu.

Gaur egun, AENOR da haren kudeaketa-eredua ikuskatzen, hobetzen eta egiaztatzen ari dena, zorroztasunera, efizientziara eta gardentasunera bideratutako sortze-planteamenduarekin bat etorriz, eta Eusko Jaurlaritzak dagoeneko Euskadiko Turismo Etikoko Baliabide gisa aitortu eta katalogatu du.

Background Familia

Azaldutako zirkunstantzien arabera, Punta Begoña Fundazioa Euskadiko gardenenetako bat da, arau-baldintzen %100 betetzen dituelako eta maila horiek gainditzen dituzten neurriak gehitzen dituelako, informazioa eta parte-hartze soziala sortzeko fundazio-helburuan oinarrituta.

Estatu mailan, Gobernuak babestutako Gardentasunaren Ebaluazioak Espainiako Fundazioen Elkarteak diseinatutako tresna jasotzen du.

Eremu horretan, Punta Begoña Fundazioak ere AETk ezarritako baldintzak betetzen ditu eta hainbat eremutan gainditzen ditu, barne hartzen dituen atalen arabera (eraketa eta identifikazio-datuak, xedea, egitura, kontuak ematea, Patronatuak onartutako politikak, kontratuak, hitzarmenak, laguntzak, kudeaketa-gomendioak, patronatukideak).

Fundazioak gardentasunaren funtsezko irizpidearekin garatzen dituen neurriak artikulatu eta bultzatzeko, lanean ari da Gobernu Onaren Kode baten planteamenduan eta formulazioan, Patronatuari proposatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren irizpideekin bat etorriz.

 

 

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Getxok gerra zibilean gertatutako bonbardaketak gogoratuko ditu erakusketa baten bitartez Punta Begoña Galerietan
Erakusketak material grafiko, soinudun eta dokumental anitza bildu du, gertakarien 85. urteurrenean ibilbide historikoa egiteko. Gaur hasita, irailak 15, erakusketa...
Ondareari buruzko 2017ko Europako Jardunaldien barruan, urrian bisita gidatuak egin ziren Punta Begoñako galerietara
Punta Begoñako paisaiaren bilakaera Paisaia baten aurrean jartzen garenean, askotan, ahaztu egiten zaigu paisaia biziduna dela, gizakiaren eta ingurunearen etengabeko...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.