Punta Begoña Galeriek Getxoko Zirkuitua Otxoa anaien Memorialaren aurkezpena hartuko dute datorren uztailaren 5ean. Urtero Getxon eta inguruetan egiten den profesionalentzako txirrindularitza-lasterketa honek ibilbide luzea du, eta Europan hiri zirkuituko formatua (UCI 1.1 kategoriako proba) eta nazioan nahiz nazioartean oihartzun handia duen lasterketa bakanetakoa izateagatik bereizten da eta aurten bere 79. edizioa ospatzen du.
Hainbat hamarkadatako ibilbidea duen probaz ari gara, herriko San Inazio jaietako programazioan klasiko eta ezinbesteko bihurtu dena. 2024an, urte olinpikoa izanik, uztailaren 31n egin ohi den lasterketa, salbuespen gisa, abuztuaren 11n egingo da, eta, urtero bezala, txirrindulariek pedalei eragingo diete leku ederretan, duela hamarkada batzuk Punta Begoñaren oinetan egiten zuten bezala.
Punta Galea Txirrindulari Elkarteak, Getxoko Udalak eta Punta Begoña Fundazioak irudi zirraragarri horiek gogora ekarri nahi izan dituzte, eta, horregatik, galeriek eskaintzen duten toki paregabe honetan, sozialki konprometitzen den eta kultura, gure herriaren memoria eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituen kirol ekintza honen aurkezpena izango da.
Punta Begoña bizitza eta historiaz betetzen da kirolaren bidez.
Informazio gehiago: hemen