Idazketa poetikoaren esperientzia aldatu egiten da etxean edo kanpoan gauden edo murgilduta gauden paisaiaren arabera.
Irailaren 29an izango den poesia tailer honetan, obra-kaskoa jarrita, kokaleku paregabetik idatziko ditugu poemak: Punta Begoña Galeriatik. Eraikinaren eta inguruaren poetikak bultzatuta, metaforak sortuko ditugu termino arkitektonikoak erabiliz, Punta Begoñaren testura historikoak landuko ditugu, poesiaren denbora bertikala deskubrituko dugu eta hizkuntzan murgilduko gara hainbat literatura-zutabetatik.
Idazketa poetikoaren lau dinamika garatuko dira, honako hauek dira izenburuak:
“Izotza apurtzeko” dinamika txikia; hizkuntza arkitektonikoa erabiltzen da poemak eraikitzeko oinarrizko materiala egiteko: bertsoa eta irudi erretoriko nagusia, hau da, metafora.
Leku baten poetika lekuan bertan sentitzen dugunak txertatzen du. Idaztea espazio batek sortutako sentsaziotik, ikusten duguna barne, baina baita haratago dagoena ere: koordenatu beraren barruan txertatzen diren gertaerak, memoriak, oroitzapenak, sentimenduak, leku jakin batean, poema poema egiten den lekuan, fokua jartzen dutenak.
Poesian, narratiban ez bezala, denbora bertikala da. Ez dago gertaeren segidarik, geruzen gainjartzea baizik, eraikin bat osatzen duten geruzen antzera, paisaia batean aurki ditzakegun elementuen ugaritasunaren antzera. Garai ezberdinak batera bizi daitezke: historiaurreko kokalekua, luizian dagoen muinoa, arkitekto batek enpresari batekin izandako elkarrizketa, burgesiaren festa bat, kanpaina-ospitalea, estrategia militar gordinenak, spray pintada bat, skateen zarata lurretik.
Lehiaketaren sari-banaketa egunean eta erakusketaren inaugurazio egunean bere poema irakurtzeko gonbitea egingo zaio publikoari.
Tailer hau Lucía Emmanuel poetak dinamizatuko du. Berau Páginas de Espuma-ren Escribir Poesía eskuliburuaren editorea eta egilekidea da, Idazleen Eskolako irakaslea eta Bilboko ikastaroen koordinatzailea.
Sormenezko disparadoreetatik sortutako ekoizpen poetikoak erabilita, irakurketa poetikorako proposamena egingo da urriaren 1eko solasaldian, Punta Begoña Galerietan.
Ezaugarriak:
Informazio gehiago eta izen-ematea hemen.