Ondarearen Europako Egunek 70.000 jarduera bilduko dituzte kontinente osoan zehar datozen asteetan. Ehunka Bizkaian, aurtengo “Kultura konektatzen duen tokia” lelopean. Ekimen irekia eta parte-hartzailea da, eta Punta Begoñak ere bat egin nahi du, urriko ostiral guztietan (10:00etatik 13:00etara) zuzeneko irratsaio bat eskainiz. Programa horren bidez, galeriak ondarez beteko dira, bizitzaz betetzeko.
Historiaren adar guztiak, literatura, antzerkia, musika, natura, bidaiak edo kirola, Joaquín Araujo, Paco Echevarría, Ana Vega Pérez de Arlucea, Ramón Barea, Gonzalo Arroita, Rita Lorite, Bárbara Cordero, Iñaki Basabe, Patxi Herranz, Maite Maguregui, Javier G. Iñañez, Elena Moreno, Luis Valdés, Armando Llamosas, Marta Uriarte, Uxue Castrillo, Lander Otaola, Gorka Mínguez, Jokin Aspuro, Lucía Jantok… kontatutakoak, eta Agustín Herranzek irrati eta telebistako ehunka saiotan aritutakoak eta esperientzia handidunak gidatua, Guzti hau Herri Irratiaren laguntzarekin eta Punta Begoña Fundazioko zuzendari den María Peraitaren konpainiarekin.
Musika, antzerkia, txontxongilo historikoak, bertsoak… Guzti hau zuzenean. Gainera, “Pensando el patrimonio” saioarekin konexioak izango dira Uraguaytik, mundu guztitik sareak ehuntzeko aukera emango digun streaming bidezko emisio bati esker.
Ondareak konektatzea, hauek ezagutzea, ibiltzea, kontatzea eta partekatzea da. Horixe da Europar Batasunak definitzen duen helburua eta Punta Begoñako zaharberritzean gure bidea markatzen duena.