Irratia eta ondarea galerietan “konektatzen” dira hauek Bizkaira zabaltzeko eta Europear Jaurdunaldien helburuekin bat egiteko.
Estatuko irratiaren inaugurazioaren mendeurrenean eta Europako Ondarearen Jardunaldien XXV. urteurrenean, Punta Begoñaren zaharberritzeak adituei, artistei, sortzaileei, pentsalariei eta ondarearen mota guztietako zaleei irekitzea erabaki du, gure nortasuna definitzen duenaren inguruko istorioak, hausnarketak eta ekimenak “konektatzeko”.
Europak 2024ko Jardunaldiak Ibilbide, Sare eta Konexioei eskaintzen dizkie, horien bidez ondareak herriak lotzen baititu.
Punta Begoñak, Europa osoan 70.000 ekitaldi baino gehiago izango dituen Jaurdunaldi hauekinbat egin eta topagune eta bozgorailu bihurtu nahi izan du, urriko ostiral guztietan bizitzaz, ideiez, elkarrizketez, emanaldiez, antzerkiaz, kantuez, istorioz beteta, “zuzenean” Bizkaia osora eta baita mundura, streaming bidez eta irrati amerikar lagunekin konexioak eginez helduz. Beste ekarpen askoren artean, irratia penintsulara iristeko erabakagarria izan zen Horacio Echevarrietaren bizitzan berebiziko garrantzia zuen egongelatik egita erabaki da.
Ziklo hau Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldietan derrigorrezko hitzordu gisa bilakatzeko espirituarekin jaio da. Ondareak konektatzea, horiek ezagutzea, ibiltzea, kontatzea eta partekatzea delako. Horixe da Europar Batasunak definitzen duen helburua eta Punta Begoñako zaharberritzean gure bidea markatzen dueña.
2024ko hitzordua ikaragarrizko zerrenda batekin irekitzen da eta “Pensando en el patrimonio”, Sacramentoko Koloniatik Amerika osoa hausnartarazten duen irratsaioaren senidetzearekin. Miguel Angel Odriozola zuzendariarekin bat egingo dugu zuzenean, eta zientzia, kultura, arte, kirol… munduko pertsona ospetsuekin hitz egingo dugu. Hemen egun hauetan gurekin etorriko direnen izenak. Laster, baieztapen gehiago.