gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Arriluze Txallenge, kirola, historia eta konpromezu soziala batzen dituen proiektua. Punta Begoña da bere etxea.

Joan den ekainaren 29an, 235 igerilarik aurre egin zioten uturreko meteorologiari, eta Swim Camp Getxok antolatutako Arriluze Txallenge zeharkaldiaren II. edizioaz gozatu zuten.

Lehiaketa Abrako igerian 1934an egindako lehen zeharkaldiaren omenaldi historiko bihurtu zen, gure Nerbioi itsasadarrean denboran zehar garatutako tradizioen eta bizimoduen adierazpen nabarmen gisa. Ondare immaterial horrek gure izaera eratzen lagundu du, eta Punta Begoña Fundazioa horren ikerketan ari da lanean.

 

Baina, batez ere, kirol-proba helburu solidario baten gauzatzea izan zen, leukodistrofien aurkako borrokan kontzientziaziora eta laguntzak lortzera bideratua hain zuzen.

 

Lehiaketa arrakastatsua izan zen kirol arloan, Adrián Mustafic eta Cristina Mardonesen garaipenekin, eta baita parte-hartze eta erantzun solidarioari dagokionez ere, ELA Europa elkarteari zuzenduriko hamar mila euroko diru-bilketarekin.

Punta Begoña Fundazioa harro dago Arriluze Txallengek bere egiten duelako Galerien espazioa, eta bertan garatu ditu ekitaldiaren aurkezpena, ekitaldiari dagozkion ekintzak eta zeharkaldi mitikoaren historiari buruz Punta Begoñara hurbiltzen direnek ikus dezaketen argazki-erakusketa. Eta, gainera, proban Getxoko txapeldunaren garaikurra diseinatzeko monumentuaren forma bere gain aukeratzeagaitik.

 

Zuen etxea da.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Arkeologiaren Hamabostaldia Punta Begoñan bere milaka urteko historia erakusteko
Punta Begoñan aurkitutako historiaurreko aztarnategiaren indusketa arkeologikoaren hirugarren kanpaina jarri da abian. Bertan, gune horren milaka urteko historia erakutsiko da,...
Encerrona de Getxophoto, en las Galerías Punta Begoña
"Encerrona vol.10", Getxophoto Irudi Jaialdiko must batek, elkarrizketa ekarri du berriro galerietara.
Ia ehun artista eta nazioarteko eragile “giltzapetu” dira Punta Begoñan, irudi garaikidearekin lotutako gaiak berrikusteko eta bateratzeko. Leku idiliko honetan...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.