Getxoko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ostegunerarte, maiatzak 11 (barne), Punta Begoña Galerietan dauden bisita gidatuak bertan behera uztea erabaki dute, atzo galerietan izan zen ekintza bandaliko bat dela eta. Pasadan astean aurretatu genuen bezala, aurtengo bisita gidatuetan eduki ezberdinak izango dira hilero eta maiatzean galerien apaingarriak osatzen dituzten zeramikazko elementuak ziren protagonista. Gaur zeramikak erakusteko erabiltzen diren kutxak apurtuta agertu dira eta baztertu egin behar izan dituzte, eta ondorioz bisita gidatuak bertan behera utziko dira ostegunera arte (egun hau barne).
Kalteak EHUko ikertzaileek erakusketarako sortu dituzten azalpenezko elementuetan izan dira. Izan ere, kutxa hauen helburua proiektuaren aurrerapenak azaltzea eta Punta Begoñako zeramiken alderdi ezberdinak erakustea da, hala nola berauen jatorria, osaera eta apaindurak.
Joseba Arregi Getxoko Hirigintza Zinegotziak gaitzetsi egin du “ekintza bandaliko hau” eta zera gehitu du: “gure ondare nabarmenenaren elementuak nahita hondatu dituzte eta errudunak ahalik eta azkarren topatzeko lan egingo dugu”.
Udal Polizia eta Ertzaintza elkarlanean ari dira gertatutakoa ahalik eta arinen argitzeko asmoz eta Getxoko Udala suspenditu diren bisita gidatuetan izena eman zuten pertsonak deika ari da, gertatutakoa azaldu eta beste egun batean apuntatzeko aukera emateko.
Se puede cambiar la fecha de las reservas desde aquí o llamando al teléfono 94 491 08 00.