gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
16 Ekaina 2025

Zinema Punta Begoñan

Galeriak, zaharberritze-prozesu betean, eszenatoki bihurtzen dira filmatzeko eta grabatzeko filmak, nazioarteko telesailak, irrati- eta telebista-programak, dokumentalak, bideoklipak, zuzeneko musika eta antzerkia, edo ikus-entzunezko performanceak.

Punta Begoña Galerien ikusgarritasuna, kokapen estrategikoa, ikuspegi pribilegiatuak eta txoko bakoitzaren berezitasuna, historia eta misterioa direla eta, azken hilabeteetan modu esponentzialean handitu da filmaketen eta ikus-entzunezko, arte eta kultur jardueren eskaria.

 

Nazioarteko filmak eta serieak.

Ekaineko lehen egunetan, Punta Begoña inguruko hedapen logistikoa oso deigarria izan da inguru horretan ibili ohi diren pertsona ugarientzat.

Galerien barruan, are harrigarriagoa zen jarduera. “The Price You Pay” Amazon Prime-ren ekoizpen berria filmatzen ari zen, Catherine Zeta-Jones protagonista duena, Damon Thomasek zuzendua, eta lehen mailako aktore-talde nabarmena duena.

Hedapena Euskadik, “Game of Thrones” seriearen ostean, hartzen duen inpaktu handieneko filmaketari dagokio, milioi askoko aurrekontua du, eta, mundu osoko dozenaka milioi ikuslerengana iritsiko da streaming zerbitzuan, plataformetan eta telebista-kanaletan zabalduz.

Produktorearen eta Punta Begoña Fundazioaren arteko berariazko hitzarmenak hainbat ekintza espezifiko hartzen ditu barne Galeriak eta horien zaharberritze-proiektua zabaltzeko eta sustatzeko.

Azken hilabeteotan zehar, obra konplexuenen (Galerien egituraren finkatzea, labarrari omenezko monumentua “josiz”) eta orain hasten ari diren espazioak egokitzeko eta gaitzeko obren arteko trantsizio-aldia aprobetxatuz, Punta Begoñak erantzuna eman ahal izan die Galerietan ikus-entzunezko jarduerak garatzeko eskaera ugariei.

Azken Zinemaldian “Esto no es Hollywood” Ibarretxe anaien zinemagileei buruzko film dokumentala aurkeztu zen, film horrek Punta Begoñan filmatutako sekuentziak ditu, eta bertan Juan Echanovek, Alicia San Juanek, Santiago Segurak edo Nacho Vigalondok hartu dute parte.

Eskaera horiei zinema independentea gehitu behar zaie, Jon Ander Serrano “Jaxsa” zuzendariaren “Viejas glorias” proposamena, adibidez.

 

Irrati- eta telebista-saioak.

EiTBk ere Punta Begoñan filmatu zuen “Krimenak. Gure kronika beltza“, euskal telebista publikoaren aparteko saila, zabalkundean arrakasta izateko osagai guztiak dituena.

EiTB Kulturarekiko lankidetza berritu egin da aurten, eta Euskal Herriko musika- talde berriek zein finkatuek emanaldiak grabatzen dituzte Galerietan euskal telebista publikoan emititzeko.

 

Bideoklipen eta musika-emanaldien grabaketa.

Bideoklipak grabatzen dira Punta Begoñan, eta BBK Music Legendsen garrantzi handiko jaialdiek “gourmet” emanaldiak ere programatzen dituzte Galeriek eskaintzen dituzten itsasoaren gaineko talaia ederretan.

Halaber, irratsaioak egiten dira, bertan publikoa, zuzeneko musika eta nazioko eta nazioarteko artistak egonik.

RTVEk ere Punta Begoñaren aldeko apustua egin du plato eta agertoki gisa erreferentziako programen grabazioa Galerietara eramanez, adibidez Zoom Tendencias edo Un país para escucharlo; azken hori Ariel Rotekin, Shinova taldearen klip ikusgarria oparitu ziguna hegoaldeko galeria ederrean.

 

 

Documentalak.

Dokumentalak grabatzeko espazioa maiz eskatzen da. Udaberri honetan bertan aurkeztu da Punta Begoñan surfaren “Big Wave Basque Country” dokumentala.

 

Antzerkia.

Punta Begoñak eskaintzen dituen jarduera ugarien artean, horien sustatzaile Horacio Echevarrietari buruzko bisita antzeztuak daude. Eta zortea dugu, Gorka Mínguez antzerkiko eta zinemako zuzendari eta ekoizle kontrastatua dugulako protagonista; berak “¿Cómo hemos llegado a esto?” bere lehen film luzea filmatu berri du maila goreneko aktoreekin, eta euskarazko bertsioan Aitor Fernandino aktore ospetsuarekin.

 

Denbora-makina.

Eta ikus-entzunezkoen zirkulua ixteko, Punta Begoña Fundazioak “denboraren makina” diseinatu du, teknologia berritzaileenak, ikus-entzunezko hizkuntza eta estetika, birsortze birtuala, adimen artifiziala eta efektu bereziak konbinatzen dituen tresna. Bisitetan, denboran zehar bidaiatzeko aukera eskaintzen du, geldialdiak eginez mugarri historiko garrantzitsuenetan.

 

Ikus-entzunezko munduak Punta Begoñaren potentzial izugarria identifikatu du.

Gure lana da gizarteari erakustea, bera baita monumentuaren hartzailea, zaharberritzean zehar eta ostean.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Vista exterior de las Galerías Punta Begoña durante la obra de su pabellón sur, con grúa para hormigonado
Punta Begoña Galeriak “jostea eta segurtatzea” erabilera publikorako
Punta Begoñaren eraikuntzaren mendeurrenean, labar baten gaineko monumentuaren konfigurazioagatik beragatik oso konplexua den eraikuntza-prozesu batean, milaka urteko aztarnen presentziagatik balio...
Diseñadores de moda de Bizkaia posan en la presentación de Getxo Moda en las Galerías Punta Begoña
Getxo Moda jaialdiak 36. edizioa goitik behera aurkeztuko du Punta Begoñan
Euskadiko ibilbide handieneko moda-ekitaldiak Punta Begoña Galeriak aukeratu ditu industria horren sormena eta talentua ikusarazteko.   Gaur Punta Begoñan aurkeztu...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.