Punta Begoña Galeriak Ereaga pasealekua z.g. 48992 Getxo
Hilabete bakoitzeko hirugarren igandea
17:00/18:30, egutegi eta sasoaiaren arabera
60 minutu. Bisita hasi baino 15 minutu lehenago etorri behar da. Bisita hasi ondoren, ezin izango da taldean sartu.
Euskara eta gaztelania, egutegiaren arabera.
Parte hartu pertsonaia errepikaezin baten abenturak, azpijokoak, negozioak eta ondarea birsortuko dituzten bisitetan.
Horacio Echevarrieta Estatuko historiako enpresaririk garrantzitsuena eta Europako garrantzitsuenetako bat da, Iberdrola, Iberia, Cementos Portland, ontziolak, ontzi-enpresa garrantzitsuak, meatzaritzako negozioak edo petrolio-prospekzioak sortu zituena. Madrilgo Kale Nagusia eta Bilboko Zabalgunearen zati bat urbanizatu zituen, Bartzelonako Metroaren 2. linea eraiki zuen eta Niagarako transbordadorea sustatu zuen… Afrikako gerrako presoak erreskatatu zituen, eta “eskirol enpresaria” bezala ezaguna izan zen meatzarien bizi-baldintzekin zuen konpromezuagatik…
Punta Begoñatik merkataritza-gune erraldoi bat diseinatu zuen, gurera gaur egun arte iritsi diren lorpenekin. Horregatik bere arima hemen geratu zen, eta orain, bertan eta zuzenean pelikulako bizitza baten istorio hauek eta beste batzuk azalduko dizkigu, bere lekuak eta sekretuak erakutsiz.
Galtzeko asmoz?
*Oinetako erosoak eta hotzerako arropa ekartzea gomendatzen da, eraikina aire zabalean baitago.
*Kirol eta kultura ekintzak dauden egunetan garraio publikoan etortzea komeni da aparkelekuak oso urriak baitira eta bisitariek nahiko denbora ematen baitute aparkalekuaren bila.