Galeako Gotorlekuaren sarrera
Galea errepidea, 32
48993 Getxo
Hilabete bakoitzeko lehen igandean
10:30
180 minutu. Bisita hasi baino 10 minutu lehenago etorri behar da. Bisita hasi ondoren, ezin izango da taldean sartu
Euskara eta gaztelania, egutegiaren arabera.
Aprobetxatu Getxoko kostaldeko paisaia ikusgarriko metro bakoitza bere naturan eta historian murgiltzeko, Punta Galea eta Punta Begoña lotzen dituzten lau kilometro eta erdiko ibilbidea eginez, gure taldearen eskutik.
Bidean zehar, udalerriaren gako historikoak ezagutuko ditugu: flyscharen eraketa, historiaurreko asentamenduak, eraikuntza militarrak, hazkunde ekonomikoaren egiturak, gerren hondarrak, negozioak, aberastasunak, azpijokoak, krisiak eta azken mendeko hondamendiak… Baita Bizkaian eta Euskadin duen garrantzia ere.
Getxoko historia modu atseginean, praktikoan eta naturarekin harremanetan ezagutzeko esperientzia irekia!
*Oinetako erosoak eta berokia edo eguzkitako krema ekartzea gomendatzen dugu.
*Garraio publikoan etortzea komeni da, ibilbidearen hasiera (Galeako Gotorlekua) eta amaiera (Punta Begoña Galeriak) elkarrengandik urrun daudelako.
* GARRANTZITSUA: Eguraldi txarra izanez gero, aldez aurretik abisatuz, ibilbidea Punta Begoñan izango da, eta bertan, galerietako espazioetan mugarri historikoak azalduko dira. Kasu horretan, bisitak 90 minutuko iraupena izango du.