Angeluzuzena da eta 400 metro karratu ditu. Plataforma bere inguruaren gainetik altxatzen da, eta dei egiten du Bilboko itsasadarraren bokalea leku garai batetik ezagutzera.
2018an sortu zen, beheko antzezpen-aretoa iragazgaizteko esku-hartzearen ondorioz. Eraikitako multzoaren «ikuspegiak dituen beste gela bat» bihurtu da terraza hori. Atseden hartzeko, elkartzeko, eztabaidatzeko eta itsasoari eta hiriari begira egoteko zabaltza.