Antzezpen-aretoa

Hasiera / Egin / Eraikina / Antzezpen-aretoa

Xurxo Ayán arkeologo ospetsuak areto ikaragarri hau «Estatuko kapsula historikorik interesgarrienetako bat» zela esan zuenean, bazekien leku horretan gainjartzen ziren agerpenak ohiz kanpokoak zirela.

Hormetan ageri diren aztarnek historia zirraragarri baten azken ehun urteak kontatzen dituzte: industrializazioa, berrikuntza, garapena, gerra, azpijokoak, gerraostea, krisialdia, matxinada eta modernitatea 181 metro karratuetan.

Punta Begoñako toki itxi eta bizigarri bakarra boterearen eta kultura-, gizarte- eta politika-jardueraren gune nagusia izan zen. Eta gaur egun, berriz ere, bada, apainketa bereziak eta material aberatsak berreskuratuz. Hormigoia eta marmola, teka eta igeltsua, kareharria, margoa eta graffitiak, inor epel ez uzteko eraikitako eszenografian.

@PuntaBegoña
@Serifalaris2021
@PuntaBegoña
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.