Horacioren linterna

Hasiera / Egin / Eraikina / Horacioren linterna
Barruan eta funtzionalki «antzezpen-aretoa» Punta Begoñako multzo historikoaren atal nagusia bada, hiri-mailan errotonda txiki hau da bere ezaugarria. Bi galerien arteko bisagrak errotonda periptero honen cinquecento aldiko itxura hartzen du, eta amaiera ematen dio «Getxoko hiribildu handien pasealekuari», non, banan-banan, Bizkaiko burgesiaren familia garrantzitsuenen jauregiak lerrokatzen ziren itsasoaren, itsasadarraren, burdinazko mendien eta abarren aurrean… eta, batez ere, haien negozioen aurrean. 41 metro karratu hauetatik, Horacio Echevarrietak bertako jarduerari begiratzen zion, izugarri maite zituen estropadei, mineralaren merkataritzari, Ingalaterrara edo Alemaniara zihoazen ontziei, eta, batez ere, jendearen joan-etorriei. Argi zegoen hau ez zela begiraleku hutsa, ikusgai izateko gune bat baizik.
@PuntaBegoña
@PuntaBegoña
@GetxoModa2022
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.