Olgetarako galeria

Hasiera / Egin / Eraikina / Olgetarako galeria

Galeriaren zati hau eraiki zen azkena. Hasierako proiektua handitzeko egin zen, 1921ean proposatuta, lurzatiaren perimetroa bateratzeko eta labarra pantaila ikusgarri batekin «janzteko». Horregatik, harritzekoa da etxeko ohituretara eta familiako bizitzara hobekien egokitzen dena izatea.

Hemen, haurtzainak eta haien zaintzapeko umeak 400 metro karratuko gainazalean ibili edo korrika aritzen ziren, euritik babestuta eta eguerdiko eguzkitan. Hemen, bizitza pribatua kalera hurbiltzen zen, jolasari eta lasaitasunari zegokienez.

Baina orientazio gozoa izan da, aldi berean, haren zigorra, eta kolomadi handia ahulduz doa kresalaren eta kutsaduraren eraginez.

2018tik aurrera, egurrezko egitura bati esker bisita daiteke, eta horrek ibiltzeko eta erakusketak egiteko aukera ematen du. Orain, hiriari irekitako gozatzeko aretoaren hiri-izaera areagotzearen zain dago.

@PuntaBegoña
@PuntaBegoña
@PuntaBegoña