gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Shinova en Un País para escucharlo de RTVE grabando en Punta Begoña

Galeriek durundi eta dir-dir egiten dute "Un país para escucharlo" saioan

Ariel Rot musikari argentinarrak gidatzen duen “Un país para escucharlo” RTVEko saio ezagunak, martxoaren 5ean Kantauri isurialdeari eskaini zion bere emanaldia.

Ariel Rot en Punta Begoña durante el rodaje de Un pais para escucharlo de RTVE

Ordubetez, musikaren bidez, Asturias, Kantabria eta Bizkaiko leku ederrenetako batzuk zeharkatu zituen.

Gure lurraldean, road movie honek hiru leku enblematiko aukeratu zituen itsasadarrean zehar eta itsasoratzeko bidean: Barakaldoko Munoa jauregia, Portugaleteko ertzean Zubi Esekia eta Getxoko Punta Begoña Galeriak.

Gure Galeriei zazpi minutu inguruko metrajea zuten hainbat pasarte eskaini zizkien. Horietan, batez ere hegoaldera begira zegoen aisialdirako galeria erakutsi zen. Bertan, Shinova talde arrakastatsua elkarrizketatu zuen, eta, gainera, bere abesti ospetsuenetako bat jo zuen, une horretarako espreski bertsionatua. Halaber,  Errepresentazio Aretoa eta bertan leku izan duen Itsasadarraren ondare immaterialari buruzko erakusketa agertu zen  terrazetatik Getxorako eta itsasorako ikuspegiez gain.

Vista exterior de Punta Begoña durante el rodaje de la actuación de la banda Shinova para el programa Un país para escucharlo

Programa hau zabaltzea interes handikoa da Punta Begoñarentzat eta Getxorentzat, bai bere ospeagatik, bai telebista publikoko hainbat kanalen bidez emititzeagatik eta momento honetan RTVE Playren bidez, 4Kn egindako nazioarteko emisio berritzailea sartzeagatik, Smart TVn telebista-dibulgazioarekin batera.

Saioa grabatu ondoren, Ariel Rot gidariak eta haren lantaldeko kide batzuek Galerietara bisita egin zuten, eta Horacio Echevarrieta sustatzailearekiko interes bizia erakutsi zuten. Azken hori Munoa Jauregiarekin lotura zuela, programa grabatzeko aukeratutako beste hiru tokietako batekin, hain zuzen.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Hamarkadatan zehar helezina izan den pasabide bat aurkitu da
Galerietan azken urtean egindako obra-fasean iragazgaiztu egin da eraikinaren zati bat, egitura indartu eta egonkortasuna sendotu da, labarraren eta eraikinaren...
Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua eman dute Punta Begoña Galerietan
Adin denetako ikasleek rock musikan oinarrituriko errepertorioa jo zuten Getxoko Andres Isasi Musika Eskolako hogeita hamar bat ikaslek 2015/16 ikasturtearen...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.