gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

George Harrisonen, Scorpionsen eta Roy Orbisonen musika Punta Begoñan

Ehun pertsona inguru hurbildu dira atzo, 2017ko ekainaren 12an, Punta Begoña Galerietara Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaiera ospatzeko eman duten kontzertuaz gozatzeko.

Musika eskolak kurtsoari amaiera emateko galeriotan jotzen duen bigarren aldia da. Izan ere, iaz kontzertu bat eman zuten Mario Clavell Larrinaga irakaslearen txirula eskolako ikasleek. Esperientzia oso ona izan zen, bai inguruneagatik, bai galerien euren xarmagatik eta udalerriarentzat duten ondare balioagatik, bai musika, arkitektura eta historia uztartzeko egon zen aukerarengatik.

Aurten, lehenengo zatian, XVI. eta XVIII. mendeetako dantzak taularatu dituzte, besteak beste Susato, Händel, Bach eta Arbeau musikarien lanekin; bigarren zatian, berriz, rockaren klasikoak jo dituzte, hala nola George Harrison, Scorpions, Roy Orbison eta Creedence Clearwater Revival.

Oraingo honetan, berriro ere irakasle beraren ikasleak izan dira protagonistak, hala lehen mailako hasiberriak nola beteranoenak, eskolako beste bi ikaslek lagunduta: Ibai de Miguelek bonbardinoarekin eta Ellande Franciscok perkusioarekin.

Balioan jartzeko proiektua

Getxoko Punta Begoña Galeriak XX. mendearen hasierako Bizkaiko eta Euskadiko eraikinik esanguratsuenetako bat dira. Ondare gisa duten balio ukaezina kontuan harturik eta gaur egun degradatuta daudela ikusirik, Getxoko Udalak eta UPV/EHUk proiektu bati ekin diogu galeriok lehengoratzeko eta haiei balioa emateko xedez.

Ikerketa lanekin bat, lanok sozializatzen hasi gara. Pixkanaka mamitzen ari dira herritarrek galeriak erabiltzeko aukerak, eta, horri esker, eraikin enblematiko hau nortasuna sortzeko leku horietako bat izango da. Hori dela eta, gero eta ekitaldi eta jarduera gehiago antolatzen dira bertan: erakusketak, argazki bildumak, dibulgazio jardunaldiak…

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Santi Yaniz
“Punta Begoña inguru aparta da ikusmenari dagokionez”. Santiago Yaniz, argazkilaria eta kazetaria
Santiago Yanizek, paisaiaren eta mendiaren argazkigintzaren erreferentea denak, argitalpenak ditu National Geographic-en, eta liburu arrakastatsuen zerrenda luzea, liburuak planteatuta daude...
Punta Begoñak bere etorkizuna erakusten duten 150 jarduera baino gehiago garatu ditu 2025ean
2025eko Jardueren Memoria aurkeztu zaio Patronatuari 100 jarduera baino gehiago; milaka parte-hartzaile; udalaz kanpoko finantzaketa zabala, deialdi irekietan lortua; esku-hartze...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.