gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Getxok Udako programazio aberasgarria aurkezten du. Uda teatrala Punta Begoñan

Ekaineko datozen asteburuei begira, Getxoko Punta Begoña Galerietan mikro-antzerki ziklo bati ekingo dio. Hainbat antzezpen izango dira ibilbide zabaleko euskal autore eta antzezleen eskutik; hala nola, Isidoro Fernandez, Olatz Beobide, Aizpea Goenaga, Tessa Andonegi edo Ainhoa Aierbe. Euskaraz eta gaztelaniaz antzeztuko diren 8 antzezpen izango dira emanaldi bikoitzean ikusi ahal izango direnak ostiral, larunbata eta igandeetan.

Eskaintza kultural hau Getxoko udalak, Horacio Echevarrieta eta industria gizonak finantziatutako eta Ricardo Bastida arkitektoak garatutako eraikuntza honen 100. urteurrenaren barruan kokatzen da.

Getxoko udalak, EHUko Unesco “Kultur Paisaiak eta Ondarea” Katedraren partaidetzarekin, kokapen pribilegiatu batean dagoen espazio honen erabilera jarri du jomugan, eta horretarako hainbat ekintza eta ekitaldi izango dituen programa bat jarri du abian, bide batez Galerien erabilpen artistiko eta kulturala bultzatuz eta hau guztia getxotarren eta bizkaitarren eskura jarriz.
Programazio honek kutsu solidarioa izango du. Antolakuntzatik itsulapiko bat jarriko da Zabalketa ONG-a buru den UP iniziatibari laguntzeko. Sektore enpresariala eta komertzialak, Getxoko Udalarekin lanean ONG honekin elkarlanean arituko da.

Informazio gehiago: http://www.getxo.eus/es/cooperacion-al-desarrollo/noticias/124

 width=

 width=

 width=

 width=

 width=

 width=

 width=

 width=

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Arriluze Txallenge, kirola, historia eta konpromezu soziala batzen dituen proiektua. Punta Begoña da bere etxea.
Joan den ekainaren 29an, 235 igerilarik aurre egin zioten uturreko meteorologiari, eta Swim Camp Getxok antolatutako Arriluze Txallenge zeharkaldiaren II....
UPV/EHUko ikaslek eskolak hartu dituzte galerietan
“Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterreko” 30 ikasle inguru Punta Begoñara joan ziren, han “Kultur paisaiaren kudeaketa sozioekonomikoa”...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.