gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Swing Punta Begoñan: berriro ere dantzak antzezpen-aretoan

Punta Begoñako antzezpen-aretoa, gonbidatu ospetsuak bildu zituen luxuzko dantza bikainen eszenatokia izan zen urte distiratsuetan,

Horregatik, monumentua berreskuratzeko prozesuan eta erabilera sozialera irekitzean, Swing Side Bilbao elkartearen proposamena ezin hobea iruditu zitzaigun: aretoa berriro ere musikaz eta dantzaz betetzea, ekitaldi irekia, inklusiboa eta askotarikoa eskainiz.

Irailaren 27an, Girls in Band jazz bandaren zuzeneko emanaldiari esker, galeriak swingaren benetako festa bihurtu ziren. Musika, mugimendua eta topaketa izan ziren protagonista nagusiak hainbat belaunalditako partaideak batu zituen jardunaldian, dantzatu eta monumentuaren giro historikoa berpiztuz.

Aurkezpenaren eta aurretiko klasearen ostean, parte-hartzaileek espazioa bizitzaz eta alaitasunez bete zuten, eta, horrela, berriro ere hainbat hamarkadatan izan gabeko erabilera eman zioten.

Lucia Berasaluce eta Naiara Otaegi elkarteko ordezkariek ekitaldia “Punta Begoña Galeria ikonikoetan” ospatzeko gogo bizia agertu zuten, “eszenatoki paregabea baita bere historiagatik, arkitekturagatik eta ikuspegiengatik”. Gainera, Swing Side Bilbaoren koreografia berria aurkeztu eta parte-hartzaileek interpretatu zuten, ikuskizun ludikoa, estetikoa eta integratzailea eskainiz.

Swing Side Bilbao eta Punta Begoña Fundazioaren arteko lankidetza zabalik dago etorkizuneko jarduera bateratuetarako. Bi entitateek proiektu honen espiritua eta bokazioa partekatzen dituzte: monumentuaren berreskurapenean aurrera egitea, hurbilketa eta parte-hartze sozialera egokituta.

Herritarrengandik –pertsonak eta kolektiboak– sortzen diren ekimenak sustatu nahi dira, modu naturalean, Punta Begoñaren erabilera espazio zibiko eta bizi gisa egituratzen joango direnak, espazio bikaina bere historiagatik, arkitekturagatik eta itsasoaren aurrean duen kokapenagatik; gizartearen zerbitzura dagoen espazioa.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua eman dute Punta Begoña Galerietan
Adin denetako ikasleek rock musikan oinarrituriko errepertorioa jo zuten Getxoko Andres Isasi Musika Eskolako hogeita hamar bat ikaslek 2015/16 ikasturtearen...
Punta Begoñako zeramikak nola garbitu azalduko da uztaileko bisita gidatuetan
Aurten, Punta Begoña Galerietako bisita gidatuetan, erakusketa berriak daude hilabete guztietan, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Uztailaren 4tik 30era, galerietako zeramika...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.