gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek gertutik aztertu dute zientzia Punta Begoña Galerietan, Zientzia Astean

Punta Begoña Galerietan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 200 ikasle inguru izan dira zientzia lanaren errealitatea lehen eskutik aztertzen, azaroaren 2an eta 4an, UPV/EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astean.

“Punta Begoñako ezkutuko sekretuak” izenburupean, tailer guztiek ildo nagusi bat jorratu dute: galerian gaur egun egiten ari diren azterlan zientifikoaren prozesua. Hala, ikasleek askotariko materiala aztertu ahal izan dute: agiriak, planoak, argazkiak, ikus-entzunezko euskarriak, artxiboak, margoak eta beste. Modu horretan, eraikinaren historia ulertu ahal izan dute eta ikusi dute UPV/EHUko ikertzaileak nola ari diren hura ikertzen.

Ikasleek hiru jarduera mota landu dituzte ikerketa lanak egiteko: tailer ikonografiko bat, eraikinak bere dekorazioaren bitartez eman dezakeen informazioa interpretatzen ikasteko; tailer dokumental bat, artxiboko lanen teknikak eta lanon zailtasunak deskubritzeko; eta lekukotasun tailerra, memoria sozialak ondareari balioa emateko duen garrantzia agerian jartzeko.

Tailerretan, parte hartzeko jolasak eta dinamikak erabili dira, printzipio zientifikoak oinarri hartuta; esaterako, arrazonamendu hipotetiko-deduktiboaren erabilera, teoria bat osatzeko ebidentzien batura, informazioa zorrotz erregistratzeko prozesu baten garrantzia…

Zientzia Astea, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea alegia, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du, gazte eta helduek, haurrek edota inguruarekiko jakin-mina duten pertsona guztiek aukera izan dezaten zientzia ikusteko, entzuteko, sentitzeko eta eztabaidatzeko egunero-egunero zientzian aritzen direnekin.

Informazio gehiago: http://zientzia-astea.org

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Punta Begoñak kulturaren aldeko apustua egingo du beste behin ere eta Luis Juarezen hitzaldia hartuko du Getxophoto 2023 programaren barruan
Galeriak ekainaren 4an izan ziren, Luis Juarez editore hondurastarrarekin izandako topaketa berezi baten lekuko. Balam aldizkariko zuzendaria eta editorea da...
Una guía señala fotografías antiguas de imprentas en Bilbao en la exposición "Liburuaren Arbola" instalada en Punta Begoña
Liburuak, arkitektura, musika eta bertsoak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Punta Begoñan
Imanol Uria Algortako bertsolariak, monumentura egindako bisita paregabe batean, sortu eta inprobisatu du galerietan inspiratuta. Gaur, abenduak 3, Punta Begoña...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.