gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Una guía señala fotografías antiguas de imprentas en Bilbao en la exposición "Liburuaren Arbola" instalada en Punta Begoña

Liburuak, arkitektura, musika eta bertsoak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Punta Begoñan

Imanol Uria Algortako bertsolariak, monumentura egindako bisita paregabe batean, sortu eta inprobisatu du galerietan inspiratuta.

Gaur, abenduak 3, Punta Begoña Galerietara “Liburuaren arbola” (Euskararen Etxeak antolatua) erakusketa bisitatzera etorri direnek aparteko gidak aurkitu dituzte. Imanol Uria Algortako bertsolariak ere parte hartu du Euskararen Etxeko lantaldean, eta, besteak beste, bitxikeriak, pasadizoak eta liburuaren historia azaldu ditu.

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Gida Bira, gure museoak bertsotan ekimena jarri du abian.

“Euskarak mundiari begiratzeko modu bat eskaintzen digu, eta oraingoa, begirada hori bertsolarien bidez islatuko da Bizkaiko foru museo eta aretoetan. Gida Bira ekimenak gure museo eta aretoetako ondarea era bertsoginrza batuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi era erakargarri bat luzatzeko helburuarekin. Euskaraldia, Bertso Txapelketa Nagusia, Euskararen Nazioarteko eguna… hirurak datorkuz aurten bata besteaz lotuta eta polita iruditu jaku gure museotan keinu berezia egitea testuinguru horri”, Lorea Bilbao Ibarra (Euskara eta Kulturako foru diputatea).

Bertsolariak gidari lanetan arituko dira museo eta aretoetako bisitetan, gure ondareari haien ekarpen oparoa eransteko eta bisitariei gure ondarearen bestelako ikuspegi bat erakusteko asmoz, Euskara erdian jarriz.

Punta Begoña Galerietan Liburuaren Arbola erakusketaren inguruan egin den saioarekin bat egin dute Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo), Rekalde eta Ondare Aretoetan eta Arkeologi Museoan (Bilbo), Arrantzaleen Museoan (Bermeo), La Encartada fabrika-museoan (Balmaseda), Txakoli Museoa-Txakolingunean (Bakio), Santimamiñen (Kortezubi) eta La Ferrería de Pobalen (Muskiz).

Imanol Uria bertsolariak literatura, musika, euskara eta arkitektura uztartu ditu Punta Begoñara egindako bisitan.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Visita guiada en las Galerías Punta Begoña en Getxo
Punta Begoñak bisita-programari ekingo dio berriro, espazio gehiagorekin eta irudi berrituarekin
Getxo, Bizkaia eta Euskadiko gako historiko berriekin; aurreko bisitetan helezinak ziren lekuetarako sarbidea eta bisita fisikorako laguntza digitala Punta Begoña...
Getxoko Bizikleta Zirkuitua. Mendeurrena gurpil gainean Punta Begoñan.
  100 urte bete dira Getxoko Txirrindulari Zirkuituaren (Otxoa Anaien Oroimenezkoa) lehen edizioa egin zenetik. Orduan jendetza bildu zen Galeria...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.