gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Lekukotzak bildu dira Punta Begoñako memoria kolektiboa osatzeko

Apirilaren 24an eta 26an, Punta Begoña Galeriekin nolabaiteko zerikusia duten herritarren lekukotzak biltzeko aurreneko saioak egin genituen, eta galeriei buruzko bizipenak eta istorioak eman dizkigute, baita argazkiak, bideoak, liburuak eta beste ere.

Lekukotzak biltzeko, zenbait elkarrizketa egin ditugu Getxoko Romo Kultur Etxean, aldez aurretik hitzordua eginda, eta bideoz grabatu ditugu. Aurrerago, bilketa irekiago bat egin asmo dugu, eta, horretarako, deialdi publiko bat egingo dugu behar besteko aurrerapenaz.

Aste honetan antolatu ditugun saioak 2015ean hasi zen eta denbora honetan guztian landu den prozesu askoz ere luzeago baten parte dira. Orain arte, galerien inguruko sare sozial bat eraikitzen aritu gara, eta, ondoren, ikus-entzunezko materiala biltzeko lehen faseari ekin genion. Lehen fase hori 2016an egin genuen, eta lekuko historiarekin zuzenean lotuta zeuden pertsonengan eta ondorengoengan zentratu ginen, hau da, galeriak asmatu zituztenengan, galeriak bizi izan zituztenengan eta/edo galerietan lan egin zutenengan. Lekukotzak biltzearekin batera informazioa aztertu genuen, ikerketarako datu baliotsuak atera ahal izateko.

Prozesu osoak UNESCOk ezarritako arauei jarraituz egin diren protokoloak betetzen ditu ondare material eta immateriala tratatzeari dagokionez. Prozesuaren emaitzetako bat Getxon Punta Begoñako Memoriaren Dokumentazio Zentro bat sortzea da. Bi helburu ditu horrek: alde batetik, Punta Begoñaren kokalekuaren nortasun historikoa hobeto ulertzea eta, beste aldetik, gaur egun eraikinari eragiten dioten prozesu patologikoak ulertzeko erabiltzea lortzen den informazioa. Azken batean, ondarearen gainean ikuspegi integral batekin lan egin nahi da, hala memoriaren dimentsioa nola baliabideen dimentsioa aintzat hartuta.

 

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Bisita gidatuak bertan behera utziko dira ostegunera arte, ekintza bandaliko baten ondorioz
Getxoko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ostegunerarte, maiatzak 11 (barne), Punta Begoña Galerietan dauden bisita gidatuak bertan behera uztea erabaki...
Arkeologiaren Hamabostaldia Punta Begoñan bere milaka urteko historia erakusteko
Punta Begoñan aurkitutako historiaurreko aztarnategiaren indusketa arkeologikoaren hirugarren kanpaina jarri da abian. Bertan, gune horren milaka urteko historia erakutsiko da,...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.