gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

"Liburuaren arbola" erakusketa Punta Begoñara iritsi da

“Liburuaren arbola” erakusketa Punta Begoñara iritsi da

Abenduaren 9ra arte, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren lankidetzarekin, Euskararen Etxearen Liburuaren arbola izeneko erakusketa ibiltaria bisitatu ahal izango da Punta Begoña Galerietan.

Gorka Arrese editoreak antolatutako erakusketa horren helburuak dira: liburuaren garrantzia ezagutaraztea, ulertzea eta azpimarratzea; liburuaren zati nagusiak identifikatzea: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia; liburuan parte hartzen duten eragileak aztertzea: idazlea, editorea, irakurlea, inprimategia; eta Euskal literaturara eta liburugintzara gerturatzea, Bizkaikoari bereziki erreparatuz. Bisitariak ezagutuko du hizkiek nolako anatomia daukaten, testuek nolako formak hartzen dituzten, liburuak zein parte dauzkan eta nola izendatzen ditugun euskaraz.

Antolakuntzatik gogoratu dutenez, historiako lehen hedabide masiboa da liburua: aurreneko objektu industriala. Liburua inprimategian saldoka egiteari esker mundua bizkor aldatzen hasi zen XV. mendetik aurrera. Liburuetan esperientziak eta jakintzak elkarrekin trukatuz eta itzuliz, era askotako aurrerapenak egin ziren denbora laburrean.

Zuhaitz baten modukoa da liburua. Arnasa ematen du: babesa eta itzala, edertasunaren plazerra eta argiaren sintesia. Liburuak zure jakin mina, pentsamenduak eta hizkuntza oxigenatzen ditu.

Erakusketa astelehenetik larunbatera bisitatu ahal izango da 11:30etik 14:00etara de 18:00etatik 20:00etara. Igandetan goizez bakarrik.

Bisita gidatuen erreserbak egiteko, deitu telefonoz, 94 402 80 81 (astelehenetik ostiralera, 8:00-20:00) edo bidali mezua, info@euskararenetxea.eus

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Panamako Kultur Ondarearen kudeatzaileek eta nazioarteko beste aditu batzuek Punta Begoña bisitatu dute
Galerietara egindako bisitaren arrazoia da interesa izatea bai monumentuan aplikatutako kudeaketa integraleko ereduan, bai lekuaren historian eta, bereziki, “ikuspegi historikotik...
Punta Begoña Galeriei buruzko erreportajea Teknopolisen
Teknopolis EITBko programak Punta Begoña Galerien garrantziari buruzko erreportaje zabala egin du otsailaren 26an eta 27an. Bertan azaldu zituzten proiektuaren...