gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Jende ugari bertaratu da Algortako Torrene Aretoko inauguraziora

Jende asko etorri zen “Getxoko memoria kolektiboa” erakusketaren inauguraziora; ekainaren 1ean izan zen, arratsaldean, Algortako (Getxo) Torrene Aretoan.

UPV/EHU unibertsitateak galerien balioa handitzeko proiektuaren barruan antolatu duen erakusketa horren bidez, azaldu nahi dugu Punta Begoñako memoria material zein immateriala berreskuratzeko egin dugun lana.

Erakusketa Punta Begoñari lotutako pertsonen elkarlanari esker prestatu ahal izan dugu, eskuzabal eta inolako interesik gabe lagundu baitigute euren denbora, bizipenak eta hainbat objektu (argazkiak, posta-txartelak, dokumentuak etab.) gurekin partekatu dituztelarik. Hala, lagundu digute Punta Begoñako historia pixka bat hobeto ulertzen eta, haien testigantzen bitartez, Punta Begoñako eta Getxoko memoria kolektiboa eraiki ahal izan dugu.

Horregatik, lerro hauek baliatu nahi ditugu pertsona horiei eskerrak emateko proiektuan emandako laguntasunagatik. Haietako asko ekainaren 1eko inauguraziora bertaratu ahal izan ziren, eta horrek oso berezia egin zuen ekitaldia.  Bide batez, gogorarazten dizuegu nahi duzuen guztiok Punta Begoñari lotutako testigantzak, bizipenak eta askotariko materialak gure esku jarri ditzakezuela horiek biltzeko jarri dugun ontzi baten bitartez; Torrene Aretoan aurkituko duzue. Ekainaren 1ean jarri genuen eta bertan egongo da hilaren 15era arte.  Horren bidez, zuekin harremanetan jartzeko bideak jakinarazi ahalko dizkiguzue, baita galeriei buruzko zein informazio mota daukazuen ere: argazkiak, posta-txartelak, bideoak, gutunak, dokumentuak, istorioak, oroitzapenak edota bizipenak.

Bestalde, Billamonteko Kultur Etxeak ere erakusketa bat hartuko du data berean, hau da, ekainaren 1etik 15era, herritarrei hurbiltzeko Punta Begoñan 2017. urterako aurreikusi diren esku-hartzeak. Hain zuzen ere, birsortzeen eta planoen bidez azalduko da obrak zertan dautzan, eraikinaren zein gunetan esku hartuko den eta zein teknika erabiliko diren. Lan horiei esker, eraikuntzaren irisgarritasuna hobetu, eta galerietako hainbat elementu jasaten ari diren narriadura etengo da.

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Galerien presentzia oso berezia B-Travelen, Bartzelonako 2024ko Turismo Aretoan
Martxoaren 15etik 17ra Bartzelonan ospatutako B-Travelen 2024ko edizioan, Getxoko erakargarritasunek presentzia nabarmena izan dute Bilbao Bizkaiaren standean. “B-TRAVEL Barcelona”, ICEXek...
Punta Begoña Galeriei buruzko erreportajea Teknopolisen
Teknopolis EITBko programak Punta Begoña Galerien garrantziari buruzko erreportaje zabala egin du otsailaren 26an eta 27an. Bertan azaldu zituzten proiektuaren...