gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Presentación del proyecto Punta Begoña en el Foro de Alcalá la Real. El patrimonio como oportunidad

Punta Begoña, Andaluziako Hispania Nostra foroak ondarearen gizarte-sustapenerako eredu gisa aukeratua

 Andaluziako Hispania Nostra foroak Punta Begoñaren zahaberritzea aukeratu du ondarearen gizarte-sustapenerako eredu gisa.

Apirilaren 18an eta 19an, Motako Gotorlekuaren testuinguru ikusgarrian, Alcala la Real (Jaen), “Kultura-ondarea aukera gisa” izeneko hirugarren foroa egin da. Foroa Hispania Nostrak antolatu du, Estatuko ondarearen arloko erreferentziazko erakunde gisa, eta bertan izan dira panoramako proiektu eta erakunde nabarmenetako batzuk, hala nola “Fundación de las Edades del Hombre” fundazioa, Ondarearen Institutu Andaluziarra  edo “Fundación Santa María la Real fundazioa.

Punta Begoña Galeriak zaharberritzeko proiektua “Ondarea sustatuz” multzorako hautatu da, obretan zehar gizartearen erabilerarekin eta gozamenarekin bateragarria den berreskuratze-proiektu bat ezagutzeko sortu den interesagatik, eta obren amaieran herritarren zerbitzura egongo den ekipamendu publiko bat eratzera bideratuta. Galeriak ikertu eta zaharberritzeko prozesua hasi zenetik, 500 jarduera baino gehiago egin dira (bisitak, tailerrak, antzerkia, musika, erakusketak, aurkezpenak, moda, argazkigintza…), eta 80.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute.

Hispania Nostra elkarteak  ondarearen bidez hezkuntza sustatzeko Punta Begoñan diseinatutako programa bereziki baloratu du.

Galeriak berriro ireki zirenetik, bisita-programa bizia jarri zen abian ikastetxeetan: tailer tekniko eta praktikoak, unibertsitate-graduko eskolak, udako ikastaroak, graduondoko prestakuntza, profesionala eta ez-profesionala, hitzaldi teknikoak, espezializazio handiko ikastaroak, zahartze aktiborako prestakuntza, foroak, UPV/EHUren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen kanpo-egoitza, tesi eta argitalpen zientifikoak, master eta gradu amaierako lanak… Maila anitzeko prestakuntza-programa horretan 10.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte, eta Salamancako Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Institutuak zuzentzen duen eta Valentziako Unibertsitate Konplutentseko CIT Ikasketa Institutuak, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren laguntzarekin, gizartera ezagutza transferitzeko unibertsitate-eredu izendatu du.

Zalantzarik gabe, interes gehien sortzen duen zaharberritzearen alderdietako bat, Foroan aurkeztu zena, gaur egun Punta Begoñan garatzen ari den obra da, “historiaren erdigunera egindako bidaia”. Esku-hartze zaila eta aldi berean ikusgarria da, mendeurreneko monumentua itsaslabarrera ainguratzen baitu, joan-etorriak saihesteko. Baina esku-hartze delikatu eta konplexu horrek aukera ematen du flysharen ondoan dauden eta hainbat hamarkadatan itsututa eta ezkutatuta egon diren espazioak eskuratzeko, berreskuratzeko eta erabilera publikorako gaitzeko. Esku-hartzearen konplexutasunak berak ikusgarritasun handia ematen dio, Galerien goiko aldetik heltzen baitzaio, XX. mende hasierako monumentu baten erraietan barneratuz eta kostaldeko flysharen lauzez osatutako itsaslabar baten gainean lan eginez. Itsaslabar horrek duela milioika urte gertatutako gertaera geologikoen aztarnak gordetzen ditu.

Eta hori guztia, zaharberritze-prozesu osoa bezala, bisitariak ikusita eta gaitutako espazio berriak Punta Begoñan garatzen ari den gizarte-, kultura- eta prestakuntza-jardueran txertatzeko helburuarekin. Aurten, gainera, gizarte-bultzada handiko jarduerak berretsi dira, hala nola, Getxophoto Irudiaren Nazioarteko Jaialdia (jarduera bizia izango du lehen egunetarako), Ertibil Bizkaia (sorpresa handiak ekarriko ditu Getxoko kostaldera), Ondarearen Europako Jardunaldiak (programa berritzaile eta parte-hartzailea prestatzen ari gara, historia, bidaiak, irratia eta publikoa uztartuko dituena), literatura-aurkezpenak… eta urteak aurrera egin ahala azalduko ditugun beste hainbat jarduera.

Azken hilabeteotan, Punta Begoña Galeriak Berreskuratzeko eta Balioan Jartzeko Proiektuak hainbat bisita jaso ditu, hainbat aditu eta erakunde, toki, estatu eta nazioarteko arduradunenak. Aholkularitza- eta lankidetza-bideak ere ezarri dira, Punta Begoñako zaharberritze ireki eta parte-hartzailearen eredua ezagutarazteko eta gure mugetatik kanpoko beste proiektu batzuetara eramateko (Sestaoko Labe Garaia zaharberritzea, Habana Zaharra Kuban berreskuratzea, Uruguaiko Intendente eta Alkateen Biltzarraren jardunak…).

Proiektuaren aurkezpena Punta Begoña Fundazioko zuzendari María Peraita Tajadurak egin zuen.

 

Símbolo ODSGarapen Iraunkorreko Helburuak betetzeko lan egiten dugu: GJH 4. Kalitatezko hezkuntza | GJH 11. Hiri eta komunitate jasangarriak | GJH 16. Bakea, Justizia eta Instituzio sendoak | GJH 17. Helburuak lortzeko aliantzak.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Getxoko Bizikleta Zirkuitua. Mendeurrena gurpil gainean Punta Begoñan.
  100 urte bete dira Getxoko Txirrindulari Zirkuituaren (Otxoa Anaien Oroimenezkoa) lehen edizioa egin zenetik. Orduan jendetza bildu zen Galeria...
Shinova en Un País para escucharlo de RTVE grabando en Punta Begoña
Galeriek durundi eta dir-dir egiten dute "Un país para escucharlo" saioan
Ariel Rot musikari argentinarrak gidatzen duen “Un país para escucharlo” RTVEko saio ezagunak, martxoaren 5ean Kantauri isurialdeari eskaini zion bere...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.