gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Punta Begoña Galeriei buruzko erreportajea Teknopolisen

Teknopolis EITBko programak Punta Begoña Galerien garrantziari buruzko erreportaje zabala egin du otsailaren 26an eta 27an. Bertan azaldu zituzten proiektuaren ardatz nagusiak, UPV/EHUn egiten ari diren ikerketa-lanak eta galeriak sozializatzeko lehenengo pausuak: bisita gidatuak, jardunaldiak, kontzertuak etab. Erreportajeak badu ere galerien jatorriari eta ikurrari buruzko zatia; haien jabeari buruzkoa, Horacio Echevarrieta; eta diseinatu zituen arkitektoari buruzkoa, Ricardo Bastida. Erreportajea abendua eta urtarrila bitartean grabatu zen.

Teknopolis dibulgazio zientifikoko eta teknologikoko programa da, Elhuyar Fundazioak egindakoa Euskal Telebistarentzat. Programaren erreportajeek gai zientifiko-teknologikoak jorratzen dituzte; sakonki, baina, modu atseginean eta interesgarrian. Honako denboraldi honetan lagundu dute: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Mondragon Unibertsitateak, UPV / EHUk, Teknika Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak eta lehen aipatutako Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Punta Begoñak, berriz ireki zenetik, 100.000 bisitari baino gehiago izan ditu 2024an
2025. urterako, eraikinaren bilakaerari, obrari eta historiari buruzko ikus-entzunezko eta erakusketazko edukiak gehituko dira.   2024. urtean zehar 100.000 bisitari...
“Punta Begoña, Zuzenean 2025” Galeriak kultur jaialdi, eztabaidagune eta topagune bihurtuta
Berriz ere Europako Kontseiluak Programa Ofizialean sartu du Irratiari eta Ondareari buruzko Jardunaldien bigarren edizioa. Zaila zirudien “Punta Begoña, Zuzenean...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.