gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Punta Begoña Galeriek "Txintxin" berezi batekin egin zuten topa "Pausa!" Getxophotoko 17. edizioari hasiera emateko

Punta Begoñak beste ilunabar baten lekuko izan zen, Nazioarteko Irudi Jaialdi ospetsuaren barruan jarduera ugari egiteko ez ezik, 2023ko edizioari hasiera emateko eszenatoki aukeratua izan baitzen berriro. Beste behin ere, Punta Begoña Fundazioa eta Getxophoto eskutik helduta doaz mundu osoko 22 artistaren lanak ikusarazteko, Etenaldia! lelopean

Inaugurazio-txintxina arratsaldeko 20:00ak aldera izan zen, Horacio Echevarrieta industrialariarena zen Ereagako kaian kokatutako eraikinean.

Jokin Aspuru jaialdiko arduradunak eman zien ongietorria gonbidatuei. Bestalde, edizio honetako komisario María Ptqkek PAUSA! goiburuaren esanahia eta jaialdiaren gaiaren zergatia azaldu zien edizio honen inaugurazio ekitaldian parte hartu zuten arte munduko pertsona, agintari eta inguruko kultur eragile ugariei.

Getxophoto en Punta BegoñaInaugurazioan, Punta Begoña Fundazioko lehendakari Amaia Aguirre eta bere patronatuko ordezkariez gain, Bizkaiko kultura, komunikazio eta sorkuntza arloko pertsona ezagunak bildu ziren, hala nola Juan Zapater Bilbao Arteko zuzendari ohia, Blanca Oria zinemagilea, Zuhar Iruretagoiena artista, Txema Agiriano arte komisarioa, Borja Crespo gidoilari eta zinema zuzendaria, Julián Vallejo artista, Belleza Infinita argitaletxeko arduradun Garikoitz Fraga, Gonzalo Martínez Azumendi argazkilaria, Zinegoakeko ordezkari Julen Nafarrate, edo Jon Uriarte, Getxophotoko komisarioa azken hiru urteetan, besteak bes

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Shinova en Un País para escucharlo de RTVE grabando en Punta Begoña
Galeriek durundi eta dir-dir egiten dute "Un país para escucharlo" saioan
Ariel Rot musikari argentinarrak gidatzen duen “Un país para escucharlo” RTVEko saio ezagunak, martxoaren 5ean Kantauri isurialdeari eskaini zion bere...
Punta Begoñako materialen afekzioak, ekaineko erakusketan
Nola daude Punta Begoñako eraikuntza materialak? Nola zahartu dira? Nolako eragina dute beraiengan inguruak, itsasoak edo kutsadurak? Ekaineko bisitaldietan gai...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.