gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
La alcaldesa de Getxo
14 Otsaila 2023

Punta Begoñako berreskurapenak SGS International Certification Services erakundearen Ziurtagiria jaso du, GJHei egindako ekarpenagatik

Punta Begoña Galeriak berreskuratzeko eta balioesteko prozesuak Nazioarteko SGS Ziurtagiria jaso du, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzen laguntzeagatik. Ziurtagiri hori SGS International Certification Services erakunde independenteak ematen du. SGS 1878an sortu zen, eta munduko liderra da ikuskaritzan, egiaztapenean, saiakeretan eta ziurtagiriak ematen. Erakunde horretako ordezkari Jon Ander Madariagak Amaia Agirre alkateari eman dio ziurtagiria aste honetan bertan.

Punta Begoña Fundazioak, GJHak ekintza publikoaren funtsezko erreferente egiten dituen udalerriaren parte den aldetik, bere jarduera helburu horiek betetzen direla egiaztatzeko prozesu sakon baten mende jarri du, kalitatean eta integritatean liderra den erakunde independente batek gauzatutako prozesua. SGSren zirtagiriak egiaztatzen du monumentu hau zaharberritzeko eta balioesteko prozesuak Garapen Jasangarriko Helburuak modu zabal eta eraginkorrean lortzen laguntzen duela. Amaia Agirre, Getxoko alkatea eta Punta Begoña Fundazioaren presidentea.

Ziurtagiri horren bidez, nabarmentzen da proiektuak honako gai hauek hartu dituela barne: irekitze soziala eta 70.000 pertsona baino gehiagoko parte-hartze aktiboa; gardentasuna eta informazio publikoa; genero-berdintasunaren aldeko ekimenak; herritar guztientzako prestakuntza-programen eskaintza; ikerketa eta berrikuntza; bisikidetza-espazioak sortzea; eta tokiko garapena bultzatzea.

Punta Begoña Galeriak berreskuratzeko prozesuaren bidez, agerian geratu da kultur ondarea pertsonen bizimodua eta ingurumena hobetzeko balio dezakeela. Oso atsegina da ikustea ziurtagiri horren bidez ordura arte egindako esfortzuak eta izandako lorpenak aintzatesten direla. Amaia Agirre.

SGSk aldeko emaitza hori babesten du jasangarritasunari lotutako hainbat adierazletan eta zaharberritze-prozesuak jaso dituen askotariko errekonozimenduetan, eta proiektuaren planteamenduan eta garapenean jartzen du arreta, besteak beste, honako gai hauetan: kalitatezko hezkuntzan, genero-berdintasunean, ingurumenean, berrikuntzan, parte-hartze sozialean edo hiri eta espazio jasangarrien sorreran. Horrela, Punta Begoña Fundazioak izugarrizko ekarpena egiten dio gizarteari, bere ikuspegiarekin Getxo inklusiboagoa eta iraunkorragoa lortzen lagunduz. Jon Ander Madariaga, SGS International Certification Services.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Portada del programa Zoom Tendencias de RTVE Getxo, Bilbao y a vivir! en Punta Begoña
Zoom Tendencias, RTVEko erreferentziazko turismo-programak,Punta Begoñaren erakargarritasunak nabarmentzen ditu
Azken hilabeteetan, Punta Begoña Galeriak turismo etikoaren eredutzat hartu dira, Bizkaiko Lurralde Historikoko baliabide nabarmen edo Euskadiko turismo-jardunbide egokien erreferente...
Cartel de promoción de las actividades de Punta Begoña en una estación del Metro de Bilbao
Zinema-kartela Bilboko Metroan
“Bizi beharreko Historia” Maiatzaren 7tik 20ra bitartean, zine-oroitzapenak dituen kartel batek Bilboko Metroaren dozenaka mila bidaiari gonbidatuko ditu Punta Begoñan...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.