Aurten ere, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Arte Bisualen Erakusketa Ibiltariak Punta Begoña Galeriak aukeratu zituen inauguraziorako, Lurralde Historikoan erakusketa-lekuak bisitatuko dituen biraren estreinaldi gisa.
Deialdi irekian aukeratutako artista berrien proposamenak Punta Begoñako arkitekturarekin, historiarekin eta paisaiarekin batera bizi izan dira uztailean eta abuztuan, eta monumentuaren txoko bakoitza artearen esperimentaziorako eta adierazpenerako ezinbesteko espazio bihurtuz..
Erakusketak jendearen erantzun garrantzitsua izan du, eta Oihane Sánchez Arte Garaikideko Ikerketako doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak euskaraz eta gaztelaniaz egindako bisita deskribatzaileak ere bete zituen.
2025. urtean Ertibilen 43. edizioa ospatu da, denboran eta espazioan berezia den esperientzia artistikoa, ikusizko arteetan erreferente gisa finkatu dena, berritzeko eta, aldi berean, publikoarekin konektatzeko duen gaitasunagatik.
Punta Begoñan ikusgai egon diren artelanek pintura sartu dute hainbat bidetan, hala nola olioan, akrilikoan eta pastelean, baita bideoan, eskulturan eta argazkigintzan ere, saritutako artisten sormena erakutsiz (Amaya Suberviola, Gabriele Muguruza eta Izaskun Aralucea) eta hautatutako gainerako artistena ere bai (Leire Aramberri, Leyre Arraiza, Iratxe Barcina, Adrián Castañeda, Mariem Iman, Maider Gonzalo, Pablo Gubbins, Jorge Isla, Antton Goikoetxea, Idoia Leache, Ainhoa Lekerika, Ángela Rodríguez, Beñat Krolem, Elisa Villota eta Judith Voet).
Esanguratsua eta pozgarria da gero eta gehiago izatea Punta Begoñan sormenerako eta gizartearekiko loturarako gune aproposa ikusten duten ekitaldi artistiko eta kultural garrantzitsuak.
Fundazioak ahalik eta erantzun handiena eta onena eman nahi die jasotzen dituen ekimen baliotsu horiei, eta, ildo horretan, monumentua eta itsaslabarra sendotzeko egiturazko obrak garatu ondoren, datozen hilabeteetan aurrera egingo da proposamen horietarako beste espazio batzuk berreskuratzeko eta birgaitzeko lanetan.
2025eko udan, Ertibil Galerietan bizi izan da, bisita antzeztu, paisajistiko, historiko eta birtualekin elkarbiziz, baita Flyscharen haitzuloan egindako erakusketa xehatu batekin ere. Erakusketa horrek Punta Begoñako berreskuratze-prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen du, hasita aldez aurreko ikerketatik, eta egindako, proiektatutako eta abian jarritako esku-hartzeetatik eta monumentuaren erabileretaraino eta etorkizuneraino.

