gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Punta Begoñako materialen afekzioak, ekaineko erakusketan

Nola daude Punta Begoñako eraikuntza materialak? Nola zahartu dira? Nolako eragina dute beraiengan inguruak, itsasoak edo kutsadurak? Ekaineko bisitaldietan gai horiei erantzungo diegu.

Aurtengo bisita gidatuek formatu berria daukate: erakusketa-eduki berriak hilero, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Maiatzaren 31tik uztailaren 2ra arte azalduko da zeintzuk diren galerien eraikuntzan erabilitako materialek, beren garaian berritzaile izan zirenek, gaur egun nolako afekzioak dituzten. Ikusiko dugu denborak zein eragin izan duen horietako bakoitzean, baita ere nola eragin duten tokiko eta inguruko baldintzek elementuen narriadura horretan. Bestalde, eraginok aztertzeko erabiltzen diren teknikak hurbilagotik ezagutuko ditugu eta, batez ere, zein emaitza eta ondorio ekarri dituzten.

Bisita gidatuetan, formatu berriari esker, UPV/EHU egiten ari den ikerketen berri jakin daiteke, azalpenezko elementu dinamiko eta dibulgatzaileen bitartez. Hilero aldatzen dira eta, horiei esker, modu bisualagoan eta erakargarriagoan ezagutarazten dira lanen emaitzak. Apirilean galeriak eraiki ziren flysch motako trokaren txanda izan zen; maiatzean Punta Begoña apaintzen duten zeramika deigarriak izan ziren erakusketako protagonista, eta ekaina eraikinaren eraikuntza-materialek dauzkaten eraginak edo kalteak sakontzeko hilabetea da.

Bisita gidatuetan parte hartzeko (50 minutu irauten dute), aldez aurretik izena eman behar da, Getxoko Udalaren webgunean edo Getxoko Turismo Bulegoan, 94 491 08 00.

Lehenik, eraikuntzarako materialak ezagutu

Punta Begoñako materialak zenbateraino kontserbatu diren diagnostikatzeko, jatorrizko materialok karakterizatu behar izan ditugu aldez aurretik. Gero, gaur egun agertu diren konposatuak aztertu ditugu; seguru asko, degradazioak sorrarazi zituen. Horretarako, zenbait analisi tresna erabili ditugu; horietako batzuk eramangarriak dira, eta konposatuak in situ neurtzeko aukera eman digute. Ondoren, degradazio motaren bat zeukaten materialak aurkitu ostean, laginak hartu ditugu, eta laborategian aztertu.

Degradazioan eragina duten faktoreak

Galerietako materialen degradazioan eragina izan duten zenbait foku aurkitu ditugu: ibaiaren ezkerraldeko fabrikak eta industriak; portua, biltegi gisa funtzionatu baitu eta itsasontzien zirkulazioa eragin baitu; galerien inguruko errepideetako zirkulazioa, eta itsasoa.

Fokuok hainbat kutsatzaile mota sortzen dituzte, besteak beste:

  • Gaseosoak: gas azidoak, hala nola sufre eta nitrogeno oxidoak, eta CO2a, industriek edota itsasoko nahiz errepideko trafikoak sortutakoak.
  • Likidoak: aerosolak, esaterako itsasoko ur gaziaren mikrotantek ekarritakoak.
  • Solidoak: askotariko neurrietako partikula mikroskopikoak, portuan edota errepideko zirkulazioaren ondorioz sortutakoak (jalkin lehorren moduan irits daitezke galerietara).

Gasak zein solidoak ere forma likidoan irits daitezke euri urarekin erreakzionatu ondoren, eta euri azidoa eragin, baita itsas aerosolarekin ere. Gainera, mikroorganismoek eta landareek bionarriadura delakoa sortzen dute, eta, horren eraginez, koloretako geruzak agertzen dira gainazaletan. Bestalde, landareen hazkuntzak ere hausturak eragin ditzake materialean, eta estetikan ere eragina du.

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Labarra, bisita gidatuetako lehen erakusketako protagonista
Aurtengo bisita gidatuek beste formatu bat izango dute: ibilaldi gidatuaz gain, hainbat erakusketa jarriko ditugu hilero, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko....
Europako Kontseiluak Punta Begoña zoriondu du Ondarearen Europako Jardunaldien arrakastagatik
“Punta Begoña, Zuzenean”, urrian Punta Begoñan garatutako Irrati eta Ondare Jarduera, Europako Kontseiluaren Programa Ofizialean sartu zen. Punta Begoña Fundazioa...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.