gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Gure oroimenean Jose Maria Ballester, Europako kultur ondarearen erreferente nagusia eta Punta Begoñaren bultzatzaile sutsua

Joan den apirilaren 1ean hil zen José María Ballester, kultura-ondarearen kudeatzailea, kazetaria eta nazioarteko funtzionarioa, Europako Kontseiluko Kulturako zuzendari nagusia mende laurden batez.

 

Bere ibilbidean zehar, kulturaz eta ondareaz arduratzen diren erakunde gorenek aintzatetsi zuten, eta Europa Nostra Sarien Epaimahaiburu izendatu zuten; hain zuzen, kultura-ondarearen arloan Europar Batasunak ematen duen sari nagusia.

Bere ibilbidean zehar mugarri nabarmenak lortu zituen, hala nola, Done Jakue Bidea Europako kultura-ibilbide gisa sendotzea, azken hamarkadetan zehar bere eklosio sozialean lagunduz.

Kultura-ondasunen legez kanpoko zirkulazioa jazarri zuen, eta gogor lan egin zuen Balkanetako ondarea babesten, gerra-garai betean, baita kultura-ondasunak zaintzen Sobietar Batasunaren erorketak eragindako herrialdeetan ere.

 

Paisaiaren Europako Hitzarmen iraultzailearen (Florentzia, 2000) egile gisa, bere jarraibideak modu praktikoan aplikatu zituen Kantabriako Nansa eta Valderredible haranetako tokiko garapen-proiektuetan, Botin Fundazioko ondarearen arduradun gisa.

Nansa haraneko tokiko garapen-proiektua Jardunbide Egokien eredu gisa hautatu zuen Tokiko Garapenerako Munduko Foroak, Brasilgo Foz de Iguazun egin zen foroa 2013. urtean.

Bizitzan zehar hainbat sari eta aintzatespen jaso zituen, hala nola Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina edo Ondarearen Kontserbazioaren Richard H. Driehaus Domina.

Maiteminduta zegoen Euskal Herriarekin; bertan familiaren sustraiak zituen. Eskuzabaltasun handiz babestu zituen zaharberritze-proiektu arrakastatsuenak, hala nola Gasteizko Katedral Zaharra edo Añanako Gatz Harana, maiz bisitatzen zituen tokiak.

 

Azken hamarkadetan, buru-belarri murgildu zen Punta Begoña Galeriak zaharberritzeko eta balioa emateko proiektuan.

Proiektuari hainbat ekarpen garrantzitsu egin zizkion, Nerbioi itsasadarraren eta Abraren ondare paregabearen barruan Galeriak ulertzeko jarraibideak, besteak beste.

Eta baloratu eta ordenatu zuen proiektuaren prestakuntza-potentzial handia, proiektua garatzeko funtsezko elementu gisa.

Proiektuaren enbaxadore bihurtu zen ondare-eremuko erakunde eta entitateetan, eta, betiere eskuzabaltasunez, Kantabrian egiten zituen egonaldiez baliatzen zen gu bisitatzeko, lanei laguntza emateko eta esperientzia eta gizatasun handia partekatzeko.

Bere gogoetetako batzuk GetxoBerriri, 2019ko ekaineko bisitan, emandako elkarrizketan jaso ziren.  

 

Mila-mila esker, José María. Zorte handia izan zen zu gertu izatea.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Punta Begoña, Zientziatekako solasaldietan
Datorren maiatzaren 24an, Zientziateka hitzaldi zikloaren harira, hitzaldi bat emango dugu Punta Begoña Galeriei balioa emateko prozesua azaltzeko. UPV/EHUko Kultura...
Horacio Echevarrietak Punta Begoñan ematen du ongietorria
Bisita antzeztuek pertsonaia errepikaezin baten abenturak, azpijokoak, negozioak eta ondarea birsortuko dituzte. “Horacio Echevarrieta Pittsburghen jaio izan balitz, seguru asko...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.