gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Representantes de los destinos turísticos de Getxo posan junto al logo del Código Ético de Turismo de Euskadi

Punta Begoñan turismo etikoa eta iraunkorra

Turismoa ez da lehentasunezko helburua Punta Begoñarentzat. Argi dago oso baliabide historiko, paisajistiko edo arkitektoniko erakargarria dela. Baina proiektua bertako biztanleek erabiltzeko eta gozatzeko pentsatuta dago, eta bisitariak erakartzea ondorio bat izango da, eta ez premisa bat.

Horregatik, garrantzitsua da Punta Begoña galeriak Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroan sartu izana, proiektuak garapen iraunkorraren eta turismoaren erantzukizunaren balioak bete, sustatu eta aplikatzeko duen konpromisoaren erakusgarri. Eusko Jaurlaritzak eman du kalifikazio hori.

Era berean, garrantzitsua da Bizkaiko Foru Aldundiak berariaz katalogatu izana galeriak lurralde historikoko baliabide turistiko nagusien artean, haien ezaugarri historiko-kulturalak kontuan hartuta.

Euskadiko Turismoaren Kode etikoa

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Hasi dira Galeako Gotorlekuaren eta Itsasargiaren berreskuratze lanak, gizarteak erabiltzeko eta gozatzeko
Udan zehar Galeako bidetik paseoan ibili diren milaka pertsonek ikusi ahal izan dituzte ondare ondasun ikoniko hori pixkanaka berreskuratzea ahalbidetuko...
Swing Punta Begoñan: berriro ere dantzak antzezpen-aretoan
Punta Begoñako antzezpen-aretoa, gonbidatu ospetsuak bildu zituen luxuzko dantza bikainen eszenatokia izan zen urte distiratsuetan, Horregatik, monumentua berreskuratzeko prozesuan eta...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.