gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Amaia Agirre alkateak Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariari harrera egin dio, Punta Begoñako Galeriak bisitatzeko

Amaia Agirre alkateak harrera egin dio gaur asteartea Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariari, Punta Begoñako Galerietara egin duen bisitan bertako zaharberritze-lanen egoera ezagutzeko.

Jakina denez, Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak, % 1,5 Kulturala programaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Getxoko Udalak elkarlanean finantzatzen dituzte galeriak berreskuratzeko eta haien balioa nabarmentzeko lanak. Eta, zehazki, egongela eta hego-mendebaldeko pabiloia eta horren fatxadak babesteko eta finkatzeko jarduketa, milioi euro inguruko inbertsioa duena.

Bisitaren osteko agerraldian, Amaia Agirre alkateak azpimarratu duenez,

ondasun horietan esku hartzeko modu ireki, partekatu eta parte-hartzaile baten alde egiten dugu. Bide horretan, Espainiako Gobernuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera egindako apustua, ondareak errentagarritasun soziala izan dezan, eta bi erakundeek emandako laguntza eta egindako jarraipen etengabea, bultzada bat izaten ari dira aipatutako errentagarritasun soziala bermatzen duen prozesu batekin jarraitzeko; eta, gainera, erakundeen arteko lan koordinatuaren erronka da herritarren zerbitzura jartzeko.

 

Bestalde, Denis Itxasok adierazi du:

jarduera hau beste urrats bat da administrazioek eraikin historiko baten osotasuna berreskuratzeko egiten duten ahaleginean, getxotarrek asko maite baitute eta modu berezian markatzen baitu udalerriko itsasertzeko paisaia. Ondare hau berreskuratzea oso garrantzitsua da inguru honetarako. Berregokitzeak aukera emango dio erabilera turistiko, kultural eta pedagogikoa emateko.

 

Punta Begoñako lanek erritmo onean egiten ari dira aurrera, eta pixkanaka monumentu horri distira itzultzen diote, gure udalerriko ikonikoenetako bat denari.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Diseñadores de moda de Bizkaia posan en la presentación de Getxo Moda en las Galerías Punta Begoña
Getxo Moda jaialdiak 36. edizioa goitik behera aurkeztuko du Punta Begoñan
Euskadiko ibilbide handieneko moda-ekitaldiak Punta Begoña Galeriak aukeratu ditu industria horren sormena eta talentua ikusarazteko.   Gaur Punta Begoñan aurkeztu...
Punta Begoña "OSO INTERESGARRI" dago
Galerietan gertatzen dena ez da Galerietan geratzen.  2025ean zehar, Punta Begoña eta bere ingurunea zaharberritzeko prozesuak interesa eta oihartzuna sortu...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.