gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Hasi dira Galeako Gotorlekuaren eta Itsasargiaren berreskuratze lanak, gizarteak erabiltzeko eta gozatzeko

Udan zehar Galeako bidetik paseoan ibili diren milaka pertsonek ikusi ahal izan dituzte ondare ondasun ikoniko hori pixkanaka berreskuratzea ahalbidetuko duten lehen esku-hartzeak.

Gotorlekua eta Itsasargia irekitzea getxotarren bigarren aukera bozkatuena izan zen 2025erako udalerriaren parte-hartze izaerako aurrekontuen barruan. Bere historiak, edertasunak eta kokapenak gero eta sarriago kostaldeko pasealekua zeharkatzen duten ibiltarien interesa pizten dute, bai bertakoena bai bisitariena.

Galeako gotorlekua 1743an eraiki zuten, eta Bizkaiko kostaldeko defentsa militar adierazgarrienetakoa izatera iritsi zen. Historian zehar hainbat erabilera izan ditu, militarrak zein zibilak.

Parte-hartze izaerako aurrekontuei dagokien ebazpena betez, Punta Begoña Fundazioak eraikina egokitzeko prozesua jarri du abian, eta, horretarako, honako hauek aztertu ditu aldez aurretik: egoera orokorra, jarduketa-eremuen identifikazioa, barnealdea eta ingurunea garbitzeko esku-hartzeak, eta lorezaintzako lanak, bai barruko espazioetan, bai hormen eta hobiaren eraginpeko eremuetan.

Lehen fase honetarako aurrekontua 156.000 eurokoa da.

Hilabete hauetan egindako lanek gotorlekuaren eta itsasargiaren kanpoko irudia nabarmendu dute, baina, era berean, modu eraginkorrean lagundu dute saihesten landarediak barruko eta kanpoko hormetan eragindako kalte larriak.

Une honetan, itsaslabarretik hurbilen dauden eremuetan garbiketa- eta lorezaintza-lanak egiten ari dira, eta konplexutasun berezia dute.

Saneatze-prozesuan zehar, Punta Begoña Fundazioak antolatutako Getxo, Puntatik Puntara paisaia-bisitei eutsi zaie. Bisita horietan, udalerriaren alderdi historikoak azaltzen dira, Punta Galea eta Punta Begoña lotzen dituen ardatza oinarri hartuta.

Alderdi historiko horiek gotorlekuaren barruan ere erakutsiko dira, bisita gidatuen eta oinarrizko musealizazioaren bidez, egokitu eta segurtasun-protokoloak zehaztu eta garatu bezain laster.

Aldi berean, plan estrategikoa eta ekintza-plana egingo da, monumentuaren erabilgarritasuna eta erabilera definituko dituena, haren kudeaketa jasangarrirako eta gizartearen gozamenerako.

Dokumentu hau prestatzeak ez dio eragingo espazioa egokitzeko berehalako helburuari, pixkanaka-pixkanaka herritarrentzat irisgarri eta gozagarri bihurtzen joateko.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Olana handi bik erakusten dituzte Punta Begoña Galerietako obraren fase berriaren emaitza eta erabilpen publikoko izaera
Neurri handiko bi olanek Punta Begoña Galerietako aldamioak estaltzen dituen ohiko segurtasun sarea ordezkatu dute; Ricardo Bastidak bere eraikuntzaren mendeurrenean...
Zientziatekan aurkeztu dugu Punta Begoña proiektua
Joan den maiatzaren 24an Zientziateka konferentzia zikloan izan ginen, hilabetero EHUko Kultura Zietifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak gaur-gaurko gai...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.