gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Olana handi bik erakusten dituzte Punta Begoña Galerietako obraren fase berriaren emaitza eta erabilpen publikoko izaera

Neurri handiko bi olanek Punta Begoña Galerietako aldamioak estaltzen dituen ohiko segurtasun sarea ordezkatu dute; Ricardo Bastidak bere eraikuntzaren mendeurrenean diseinatutako monumentuaren izaera enblematikora egokitzeko.

Hasiera-hasieratik, ondare-ondasun hori berreskuratzeko proiektuaren helburu nagusietako bat izan da herritarrei irekitzea eta haien parte-hartzea sustatzea; izan ere, prozesu horren helburua Getxoko eraikin ikonikoenetako bat herritarrei itzultzea da. Horregatik, Punta Begoña Fundazioak, kudeaketaren egungo arduradunak, erabaki zuen Abrako badian begiratoki horrek duen ikuspena aprobetxatzea eta fatxadak mihise gisa erabiltzea, obraren fase berriaren emaitza eta erabilpen publikoko izaera azaltzeko.

Egitasmo hori aurrera eramateko, hau da, hirurehun metro koadro baino gehiagoko bi olana egitea, obra egiteko ardura duen Cabero Edificaciones enpresak finantzatu du eta diseinu-talde baten laguntza ere izan du. Ikuspegi artistikoa izanik, proiektu teknikoa irudi bihurtu da erakusteko galeriak udalerriko sorkuntzari, berrikuntzari eta erakusketari irekitako espazio publiko gisa sendotzen ari direla. Helburu hori lortzeko, bisita gidatuak, kultura-topaketak edo gizarte-gaiei buruzko hitzaldiak egin dira hilabete hauetan, eta datozen hilabeteetan askoz sarriago egingo dira.

Punta Begoña Galeriak berreskuratzeko proiektua garatu denez UNESCOk nazioarte mailan ezarritako ondare-arloko esku-hartzearen irizpideen arabera, abiapuntutzat hartu zen monumentua ahalik eta gehien errespetatzeko eta muntaian kalterik ez egiteko premisa. Horrela, aldamioak izango dira olanen euskarri, eta ikusgai egongo dira urte amaiera arte, desmuntatu arte, Bizkaiko inguru honen kostaldean ibili ohi diren milaka oinezkoentzat.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako  sailak, eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioak finantzatutako obra, % 1,5 Kulturala programaren esparruan, eta, hautatu egin zen eraikinaren balio historiko, tekniko eta paisajistikoez gain, emandako urratsen gardentasunarekiko konpromisoagatik, eskuratutako ezagutzaren transferentziagatik eta kudeaketan “obretan eta irekita” eredua aplikatuz guztientzat eskuragarri egiten den proiektu baten aprobetxamendu didaktiko eta dibulgatzaileagatik ere bai. Olana horien bitartez, lanean jarraituko da ikuspegi batetik, eta horrek indartu egiten du Arkitektura eta Hirigintzako Espainiako Bienalean emandako aintzatespena, proiektuaren “arkitektura-, hiri- eta paisaia-kulturaren, euskarriaren kalitatearen eta sormenaren eta gizarte-balioen aurrerapenean eta ezagutzan egindako ekarpena” baloratzen baitu.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
La alcaldesa de Getxo
Punta Begoñako berreskurapenak SGS International Certification Services erakundearen Ziurtagiria jaso du, GJHei egindako ekarpenagatik
Punta Begoña Galeriak berreskuratzeko eta balioesteko prozesuak Nazioarteko SGS Ziurtagiria jaso du, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzen laguntzeagatik....
UPV/EHUko ikaslek eskolak hartu dituzte galerietan
“Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterreko” 30 ikasle inguru Punta Begoñara joan ziren, han “Kultur paisaiaren kudeaketa sozioekonomikoa”...