gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Areto nagusiaren azpiko gunera sartzeko arrapala

Punta Begoña inguruan zenbait egitura muntatzen aritu ostean, gaur goizean bukatu dute galerien areto nagusiaren azpiko gunera (Ereaga hondartzaren parean) seguru eta erraz igarotzeko aukera emango duen sarbidea. Gainera, gunearen barruan 20 metroko luzerako arrapala bat instalatu dute, eremu berri horretara iritsi ahal izateko. 2017an hainbat lan egingo dituzte eraikinean, irisgarritasuna hobetzeko, guneak gehiago erabili ahal izateko eta galerietako elementuen hondatze prozesua geldiarazteko, eta arrapalaren instalazioa, hain zuzen ere, lanon barruan sartzen da.

Sarbide berria zurez egin dute, galerietan duela zenbait urtetatik dauden eskaileren egituraren estetikari jarraituz. Modu horretan, eraikinarekin bat datorren izaera propioa eman nahi izan diote guneari, baliabide material eta bitarteko ahalik eta gutxiena erabilita.

Arrapala berri horri esker, UPV/EHUko ikertaldeak gune horretara sartu ahal izango dira aretoaren forjatua eta zimenduak nola dauden aztertzera. Denborarekin, areto nagusiaren azpiko leku hori galerietako aurkikuntzak eta jarduerak azaltzeko erakustoki gisa erabiliko da.

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Adultos y menores con prismáticos y cascos de obra miran el paisaje de Punta Begoña
Bisitak familian Punta Begoñara, uztailetik aurrera
Azken urteetan Punta Begoña bisitatu duten pertsona gehienen motibazioa “familian esperientzia bat bizitzeagatik” izan dela egiaztatu ondoren, Punta Begoña Fundazioak...
Fuerte La Galea
Fundazioak 2025ean ekingo dio Galeako Gotorlekua egokitzeari
Lehenengo fasean, garbiketa, lorezaintza eta erakusketen dibulgazioa egingo dira, euskarri eta bisita gidatuen bidez.   Galeako gotorlekua gizarteak erabiltzeko eta...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.