gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Lantegia: «Punta Begoñaren ezkutuko sekretuak»

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea (UPV/EHU). Antolatzailea: Kultur Paisaiei eta Ondareari buruzko UNESCO Katedra. Parte-hartzaileak: CLH, OEIT, IBeA, Arte Ederretako zaharberritze-taldea eta HGI

Punta Begoñako galerien balioa nabarmentzeko lanean ikertzaile asko eta askotarikoak ari dira, eta horrek berak agerian uzten du proiektuaren konplexutasuna. Kimikari, arkeologo, hidrogeologo, arkitekto, historialari eta Arte Ederretan lizentziadunek, besteak beste, helburu komun baten alde batzea erabaki dute: ondare kulturala babestea, eta baliabide soziala eta ekonomikoa bihurtzea.

Jarduera hainbat lantegitan egiteko ibilbide gisa planteatu dugu, non lantegi bakoitza Punta Begoñaren inguruko ikerketaren alderdi zehatzetan oinarrituta egongo den. Helburua, alde batetik, eraikina ezagutzea da, eta, bestetik, bertaratuei lan transdiziplinarraren funtzionamenduaren berri ematea. Gainera, garrantzi berezia emango zaio alor baten inguruan eskuratzen diren datuek edo informazioak gainerakoari esanahia emateko duten gaitasunari.

2016ko Zientzia Astean proiektu honen barruan egindako jarduerarekin jarraituz, jardueraren ardatz nagusia Punta Begoñako galerietan egindako ikerketa zehazten duen prozesu zientifikoa izaten jarraitzea proposatzen dugu. Aurreko ekitaldian ikerketa-metodologia landu genuen; oraingoan, esparrua zabaldu, eta proiektuan lan egiten duten ikertzaileen lan koordinatua nabarmendu nahi dugu.

Proiektuan ikertu eta aztertu diren materialak aurkeztuko zaizkie parte-hartzaileei, bai eta erabili diren teknikak eta tresnak, eta horretarako baliatutako protokoloak ere. Horrekin, modu bateratuan osatu nahi da ikerketa-proiektu honen diskurtso eragilea. Parte hartzeko lantegien bidez, zeinak oinarri zientifikoekin diseinatuta dauden, bertaratuak eraikuntza-materialen identifikazioa ahalbidetzen duten prozesuetara hurbilduko dira, bai eta, besteak beste, ikerketan erabilitako tekniketara eta prozesuei kalte egiten dieten patologien azterketara, informazio baliagarria ateratzeko dokumentazio grafikoa aztertzeko eta interpretatzeko moduetara, ondasun immateriala biltzeko eta babesteko protokoloetara eta zeramika zaharberritzeko azterketen metodologiara ere. Horretarako, lantaldetan banatuko dira taldeak, eta ikerketa-lanak egingo dituzte, aldi berean nahiz txandaka. Planteatzen den dinamikak lan transdiziplinarraren errealitatea berdintzen du, non elkarlanaren eta lan koordinatuaren bidez soilik lortu ahalko den helburu komuna, hau da, emaitzak eskuratzea.

Jardueraren helburua da haurrak zientziara hurbiltzea, ezagutzarekiko interesa eta jakin-mina pizteaz gain, talde-lana bultzatzeko eta materiekiko errespetua indartzeko.  width=  width=  width=

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Bizkaiko Foru Aldundiak "IRON RIVER" produktu turistikoa aurkeztu du eta Punta Begoña Industria Ondare gisa nabarmendu du
Joan den martxoaren 6an, Sonia Pérez Ezquerra Garraio, Mugikortasun eta Turismoko foru diputatuak “IRON RIVER. Burdinatik titaniora ” ekimena aurkeztu...
Punta Begoñak Ondarearen Sari Iberikoa lortu du bere kategoria berezian
Fundazioaren Patronatuaren aniztasuna eta proiektuan hainbat erakunde inplikatzeko gaitasuna funtsezkoak izan dira sari nagusia lortzeko.   Prozesu integralak, abenduan bertan,...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.