gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Adultos y menores con prismáticos y cascos de obra miran el paisaje de Punta Begoña

Bisitak familian Punta Begoñara, uztailetik aurrera

Azken urteetan Punta Begoña bisitatu duten pertsona gehienen motibazioa “familian esperientzia bat bizitzeagatik” izan dela egiaztatu ondoren, Punta Begoña Fundazioak eskaera horri erantzun nahi izan dio belaunaldien arteko bisitak antolatuz, publiko heldua eta adingabeak berdin entretenitzeko.

Lanak aurrera doaz, herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko espazioak berreskuratzen ari dira,eta prozesuan zehar jarduera kulturalak eta bisita ebolutiboak eskaintzen dira, birgaitzeko unera egokituak, betiere irizpide parte-hartzaile eta sozial batekin.

Irizpide horrijarraiki,Fundazioak antzeman du Punta Begoñaren ezaugarrietako bat oroitzapenak eta ia betipartekatzen den memoria gogorarazteko ahalmena dela. Jende asko etortzen da bisitagidatuetara eta errepikatu egiten dute, baina oraingoan seme-alaba, biloba eta ilobekinbatera…galerien historia, Getxokoa eta Euskadikoa, partekatzeko asmoz. Amaia Agirre, Getxoko alkatea.

 

Monumentuaren ahalmen didaktikoa eta integratzaileaikusi genuen, eta ulertu genuenjarduera ludiko bat sortzeko beharra zegoela, txikienek gozatzeko modukoa, baina heldueklaguntzaile huts gisa parte har ez zezaten. Ez da haurrentzako tailer bat. Txikiek eta nagusiekeraikina eta haren paisaia arakatuko dituzte, haren“galerikit”-aren laguntzaz, formak,koloreak, ehundurak deskribatzeko, bost zentzumenekin jolastuz eta ezkutuan egon dirensekretuak deskubritu. María Peraita, Punta Begoña Fundazioko zuzendaria.

Datorren larunbatean, uztailak 2, hasi eta abendura arte, asteburu bakoitzean Galerietan zeharbisita familiarra egingo da. Bertan, 20 laguneko talde batek denboran eta espazioan bidaiatuko du, behatuz, ikasiz, jolastuz eta, batez ere, berea den ondare batez gozatuz.

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
"Liburuaren arbola" erakusketa Punta Begoñara iritsi da
“Liburuaren arbola” erakusketa Punta Begoñara iritsi da Abenduaren 9ra arte, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren lankidetzarekin, Euskararen...
Punta Begoñako materialen afekzioak, ekaineko erakusketan
Nola daude Punta Begoñako eraikuntza materialak? Nola zahartu dira? Nolako eragina dute beraiengan inguruak, itsasoak edo kutsadurak? Ekaineko bisitaldietan gai...