Flyscharen haitzuloa

Hasiera / Egin / Eraikina / Flyscharen haitzuloa

Punta Begoñako gunerik iradokitzaileena, agian, antzezpen-aretoaren azpian dago. Lurpeko barrunbeak artifiziala eta naturala batzen ditu, arkitektura eta geologia.

Sarbidea eta zirkulazioa ahalbidetzeko egokitutako pasabidetik, bi aro geologiko ikus daitezke, aretoan nabarmentzen den labarraren 27 metroetan. «Laugarren horma harritsua», hormigoi armatuzko monumentuak babestutakoa, gune bakoitzari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko orain dela mende bat eraiki zutenen zorroztasuna erakusten duena.

Argiztapen berriak indartu egiten du berezko antzerki-izaera, eta hori baliatzen dute 2017an aurkitu zenetik flyscharen aurrean dauden 130 metro karratuetan egiten diren erakusketek eta ekintzek.

@ PuntaBegoña
@ Okela
@ GetxoPhoto2022