Echevarrieta etxeko lorategi zaharretik gaur egun geratzen dena 13.000 metro karratuko sailaren zati bat besterik ez da, sustatzailea osatuz joan zena bere Getxoko ondasunari itxura eman arte.
Duela ehun urte, terrazek, bideek, kotxe-tokiek, berotegiek, eskortek, lanabesek, baratzeek, tamarindoek eta tenis-pista batek jolas- eta etxe-jarduerez betetzen zuten leku hau.
Gaur egun ditugun 4.650 metro karratuetan, pixkanaka-pixkanaka, begiratoki eta ibilbide horiek berreskuratzen ari dira, baina, batez ere, Punta Begoñak mendeetan zehar izan zituen beste erabilera guztiak azaleratzen ari dira. Gure oinen azpian eta paisaia horren aurrean, garai bateko Begoñako gotorlekua, Bilboko lazaretoa edo Abrako aztarnategi neolitikoa lorategi burgesaren iraunkortasunaren artean bizi dira.