Diotenez, Horacio Echevarrietak terraza honetatik bere itsasontziak iristen ikusten zuenean, tripulazioari deitzen zion beraren bila etortzeko eta ontziratzen laguntzeko. Esaten dute, era berean, bidaia luze baten ondoren portura iristean, Punta Begoña etxea iragartzen zuen itsasargi gisa argitzea eskatzen zuela.
Toki honen 565 metro karratuak lasaitzeko eta parterretan oraindik dauden landare exotikoen artean ibiltzeko deia dira, baina kontrolatu beharreko ingurune bateko erreferenteei begira beti: beste aldean, Bilboko portua, Larreinetako meatze-herrixkak eta Serantes mendia; alde honetan, Areetako hiribilduak, kirol-portua eta Algortako kontrakaia nazioarteko terminalarekin, eta, biak lotzeko, ondo-ondoan, Bizkaia zubia, gizadiaren ondarea.