gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Escena del rodaje de la serie independiente "Viejas Glorias" en Punta Begoña

Filmaketa berria Punta Begoñan

Joan den otsailaren 4an, “Viejas Glorias” telesail independentea filmatu da Punta Begoñan, galeriekin lotura berezia duen Jon Ander Serrano “Jaxsa” zinemagileak zuzendua.

Jaxsa ikus-entzunezko komunikazioan bikain graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU, Punta Begoñan filmatutako gradu amaierako lan batekin. Bartzelonako ESCAC -en Zuzendaritza Masterra egin eta gero, gidoilari eta zuzendari gisa ibilbide interesgarria egiten ari da, bere lanean, galerien magia oso kontuan harturik.

Ikus-entzunezko proiektuak eta jarduerak garatzeko gero eta eskaera gehiago jasotzen dira. 2023an zehar, Punta Begoña filmatzeko leku eta eszenatoki izateko hainbat bisita eta proposamen egon dira. Aipatutako hauek, zinemako, telesailetako, jaialdietako, bideoklipetako, dokumentaletako eta programa tematikoetako bisitak izanez.

Ekintza horiek monumentuaren obra eta gizarte eta kultura-jarduerarekin bateragarriak diren heinean, kokagune paregabea ezagutarazteko eta zaharberritze-proiektua eta norako publikoa zabaltzeko aukera ezin hobea dira. Ekintzok, musika-klipetan, telebista-programetan edo 2025ean argitaratuko den telesaila honetan islatzen ari dira.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Punta Begoña eta Irungo Oiasso Erromatar Museoa, Turismo Enpresa Adimendunaren ziurtagiriarekin aitortutako Euskadiko Kultur Proiektuak (UNE 17 85 10).
Punta Begoña Fundazioa turismo-auditoria prozesu sakonaren ondoren akreditatutako euskal entitateen talde hautatuaren parte da. Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak abian jarri...
Cartel de promoción de las actividades de Punta Begoña en una estación del Metro de Bilbao
Zinema-kartela Bilboko Metroan
“Bizi beharreko Historia” Maiatzaren 7tik 20ra bitartean, zine-oroitzapenak dituen kartel batek Bilboko Metroaren dozenaka mila bidaiari gonbidatuko ditu Punta Begoñan...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.