gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Representantes de los destinos turísticos de Getxo posan junto al logo del Código Ético de Turismo de Euskadi

Punta Begoñan turismo etikoa eta iraunkorra

Turismoa ez da lehentasunezko helburua Punta Begoñarentzat. Argi dago oso baliabide historiko, paisajistiko edo arkitektoniko erakargarria dela. Baina proiektua bertako biztanleek erabiltzeko eta gozatzeko pentsatuta dago, eta bisitariak erakartzea ondorio bat izango da, eta ez premisa bat.

Horregatik, garrantzitsua da Punta Begoña galeriak Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroan sartu izana, proiektuak garapen iraunkorraren eta turismoaren erantzukizunaren balioak bete, sustatu eta aplikatzeko duen konpromisoaren erakusgarri. Eusko Jaurlaritzak eman du kalifikazio hori.

Era berean, garrantzitsua da Bizkaiko Foru Aldundiak berariaz katalogatu izana galeriak lurralde historikoko baliabide turistiko nagusien artean, haien ezaugarri historiko-kulturalak kontuan hartuta.

Euskadiko Turismoaren Kode etikoa

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Lantegia: «Punta Begoñaren ezkutuko sekretuak»
Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea (UPV/EHU). Antolatzailea: Kultur Paisaiei eta Ondareari buruzko UNESCO Katedra. Parte-hartzaileak: CLH, OEIT, IBeA, Arte Ederretako...
Oceans for Future
Itsasoaren ekonomiak Punta Begoñaren potentziala deskubritu du. BEOW 2025 Basque Environment Week dela eta, Oceans For Future elkarteak bere saioa...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.