gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

"Getxo, Puntatik Puntara" Ibilbide historiko-paisajistikoei erantzun bikaina

“Getxo, Puntatik Puntara“, maiatzaz geroztik paisaia-ibilbideen programa gisa finkatu da, udalerriaren historia modu atseginean, praktikoan, naturarekin harremanetan eta edertasun eta berezitasun handiko paisaien bidez ezagutzeko diseinatua.

Urte osoan zehar, hileko lehen igandeetan, ibiltari taldeak  Galeako gotorlekutik Punta Begoña Galerietara egiten du ibilbidea, milaka eta, batzuetan, milioika urte atzera eramaten dituzten tokiak, istorioak, pasadizoak eta irudiak ezagutuz.

Flyschaz, duela 5.000 urteko lehen giza kokalekuez, Erdi Aroko Getxoz, Santa Maria monasterioaz edo Algortako arrantza-guneaz hitz egiten da.

Era berean, XVII. mendeko Abraren defentsa-sistemez, XIX. mendeko aireratze ekonomikoaz, itsasadarraren eraldaketaz, kanpoko portuaren eraikuntzaz edo egungo Getxoren garapenaz jarduten da.

4,5 kilometroko ibilbidea egin ondoren, Galerietara iristen da. Han, ikusitakoa eta entzundakoa laburbiltzen da, eta, aldi berean, pareta, terraza, horma eta labar ezkutuen artean, kontatutakoaren seinaleak eta aztarnak identifika daitezke.

Bisitek, euskaraz eta gazteleraz, erantzun bikaina dute, bisita beteak eta talde gehiagoren eskaera. Horregatik, ibilbide, eduki eta tresna berriak diseinatzen ari gara, hain berezia den “denboraren kapsula” honen aberastasun historikoa erakusteko.

Guztioi, eskerrik asko abentura berri honetan parte hartzeagatik Punta Begoñako historia eta paisaian zehar.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
"Getxo, Puntatik Puntara" Ibilbide historiko-paisajistikoei erantzun bikaina
“Getxo, Puntatik Puntara“, maiatzaz geroztik paisaia-ibilbideen programa gisa finkatu da, udalerriaren historia modu atseginean, praktikoan, naturarekin harremanetan eta edertasun eta...
Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua eman dute Punta Begoña Galerietan
Adin denetako ikasleek rock musikan oinarrituriko errepertorioa jo zuten Getxoko Andres Isasi Musika Eskolako hogeita hamar bat ikaslek 2015/16 ikasturtearen...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.