gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Galerien presentzia oso berezia B-Travelen, Bartzelonako 2024ko Turismo Aretoan

Martxoaren 15etik 17ra Bartzelonan ospatutako B-Travelen 2024ko edizioan, Getxoko erakargarritasunek presentzia nabarmena izan dute Bilbao Bizkaiaren standean.

“B-TRAVEL Barcelona”, ICEXek (Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioa), “azken bidaiariari zuzendutako Espainiako azoka-ekitaldirik handiena moduan sailkatu du (…). Bertan daude bidaia-agentzia nagusiak, hotelak, itsas bidaietako operadoreak, garraio-konpainiak eta turismo-zerbitzuetako enpresak”.

Oso ekitaldi interesgarria da gure lurraldearentzat, bai eragin handiko turismo-eragileen presentziagatik, bai gure baliabideak ezagutzeko eta gu bisitatzeko jarrera berezia duen hiri eta autonomia erkidego batean ospatzeagatik.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Getxoko Turismoari eta Bilbao Bizkaiari Lurralde Historikoaren stand-a apaintzeko  elementu nagusi eta ikusgarriena  bezala, gure udalerriko kostaldearen aurrealdean kokatuta dagoen Punta Begoñaren irudi ederra aukeratu zutelako.

Iron River, Bizkaiko  iragan industrialean murgiltzeko produktu turistikoa.

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak nazioarteko ekitaldia aprobetxatu du sektoreari “IRON RIVER. Burdinetik titaniora” produktua aurkezteko. Bertan, Punta Begoña Galeriak berriz ere ondare baliabide gisa leku nabarmena betetzen dute.

Produktu honi esker, B-Travel azokara hurbiltzen direnei Nerbioi itsasadarra ardatz nagusi duten zortzi ibilbide espezifikoak ezagutzeko aukera eskaintzen zaie. Ibilbide horiek katalogoa osatzen dute eta Bizkaiak denboran zehar izan duen historiaren eta bilakaeraren ikuspegi paregabea eskaintzen dute.

 

Industrializazioaren eta Bizkaiaren gizarte- eta ekonomia-distira goreneko garaira egindako bidaia baten bidez, Bilboren eraldaketa integrala, Eskuinaldeko erreferenteak (Bizkaiko Zubia, Punta Begoña Galeriak edo Algortako Portu Zaharra), eta Itsasadarraren Ezkerraldeko meatze-aberastasuna (Bizkaiko Labe Garaiak) zeharkatuko dira; veste ibilbide batzuetan, Orconerako mineral-kargalekuak, Larreinetako funikularra edo Zugaztieta ezagutu ahalko direlarik.

Halaber, Meatzaritzaren Museoa, “Peñas Negras” Labirintoa, Balmasedako Historiaren Museoa, Pobaleko Burdinola eta Karrantzako Dolomitas museoa ere ezagutu ahal izango dira, besteak beste,  hiru Bide Berdeekin osatzen diren zortzi ibilbide horien beste interesgune batzuen artean.

Azken batean, “Iron River” -ek Bizkaiko museo, pasealeku, enklabe historiko eta beste leku berezi batzuetan barneratzeko aukera ematen du, lurralde honen eta denboran zehar izan duen bilakaeraren ikuspegi osatuagoa eta sakonagoa eskainiz, sektore anitzeko esperientzia baten bitartez ikuspegi berritzaile eta aberasgarri batetik.

Vista del stand Bilbao Bizkaia con la imagen de las Galerías Punta Begoña en la feria B-TRAVEL de Barcelona

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Escena del rodaje de la serie independiente "Viejas Glorias" en Punta Begoña
Filmaketa berria Punta Begoñan
Joan den otsailaren 4an, “Viejas Glorias” telesail independentea filmatu da Punta Begoñan, galeriekin lotura berezia duen Jon Ander Serrano “Jaxsa”...
Punta Begoñako estazio meteorologikoa
Duela gutxi, estazio meteorologiko bat jarri dugu Punta Begoñako goiko lorategian, galerietan egiten ari garen azterketa hidrogeologikoa osatu ahal izateko...