gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Ondare immateriala, artea eta birziklapena. Punta Begoña Itsasmuseum Bilbaon

Itsasmuseumek 10 urtez artea portuko edukiontzietan aldi baterako erakusketa zabaltzen du. Hamar edizioetako lan irabazleen zeharreko ibilbidea.

Proiektua 2013an hasi zen Itsasmuseumek lehiaketa artistiko bat bultzatu zuenean UPV/EHUrekin eta Aurtenetxea Containersekin lankidetzan. Horren bitartez, itsas edukiontziak, salgaien garraioan ohikoak diren elementuak, hiri-artelan bihurtzeko gonbidapena luzatzen zitzaien EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleei, esparru publikoan sormena eta esperimentazio artistikoa sustatzeko helburuarekin.

Orain arte 10 edizio egin dira, bai ikuspegi formalean, bai landutako gaietan duten aniztasunagatik bereiziak, ikuspegi eta eduki sorta zabala jorratuz. Proiektu irabazleetako askok itsasoarekin, jasangarritasunarekin, industriarekin edo Bilbo edo Bizkaiko itsas historiarekin lotutako gaiak jorratu dituzte, guztiak ere Itsasmuseum-en museo-diskurtsoko zeharkako gaiak.

Edizio guztietan hautatutako lanek kalitate eta aniztasun artistiko handia eskaini dute: Baluarte 1,2,3,4,5 (2013), Alberto Díez eta Leo Burgerena; All Iron (2014), Mar de Dios eta Miguel Puertasena; Edukia, edukia (2015), Juan Malkena; Paperezko Itsasontzia (2016), Álvaro Arocarena; El camino de la sirga (2017), Xabi Dobaran eta María de Vianarena; Plastikozko itsasoak (2018), María Acuña Martínezena; #Lan Bikaina #Buen Trabajo (2019), Laura Martínez Martínena; Izena daukagu (2021), Idoia Leacherena; Mareen arteko bizitza (2021), Punta Begoña Fundazioarena; eta greentoblue.4 <3 (2023) Leyre Arraiza artistarena.

9. edizioan Punta Begoña Fundazioarekin batera egindako, Mareen arteko bizitza erakusketa, lehiaketa honen historiaren salbuespena izan zen. Itsasadarraren ondare immaterialari buruzko proiektu hau museoaren XX. urteurrenean sortu zen eta portuko edukiontziak erabili zituen Bilboko itsasadarreko itsas eta industria-ondareari lotutako lanbide horiei guztiei ahotsa emateko.

Erakusketak lan irabazle guztien ibilbide bisuala planteatzen du, bakoitzaren irudi eta maketekin, baita proiektu bakoitzaren azalpen labur batekin ere eta 2025eko ekainaren 29ra arte egongo da zabalik, sarrera librea izango delarik.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Arkitekturako ikasleek eskola-bisita bat egin dute Punta Begoñara, "Ondarea berreskuratzeko prozesuei buruzko in situ ikaskuntzaren adibide praktiko gisa"
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Donostiako Arkitektura Eskola Teknikoko 70 ikasle inguruk Punta Begoña Galeriak bisitatu zituzten joan den astelehenean, irailaren...
Kubako ordezkaritza batek Punta Begoña bisitatu du
Habana Hiriko Historialariaren Bulego ezaguneko ordezkariek Punta Begoña Galeriak bisitatu dituzte gaur goizean, aplikatzen ari diren kudeaketa eredu irekia ezagutzeko...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.